El Salvadorreko borrokari buruzko hitzaldia antolatu zuen Iruñeako Askapenak

Otsailaren 14an, La Hormiga Atomica liburudendan hitzaldia egin genuen, Genaro, historiatzaile mexikarrarekin, zein 1982an El Salvadorreko gerrilan parte hartu zuen 10 urtez.

Hitzaldian, 20 lagun inguru elkartu ginen, Genarok, El Salvadorren historia kontatzen zigun bitartean; nola azkeneko 15 lehendakarietatik, bi izan ezik, beste guztiak militarrak izan ziren, eta 2 zibil hoietatik, bakarrik batek lortu zuen gobernua putxerazorik gabe, baina bi hilabete bakarrik iraun zuen gobernuan estatu kolpe batengatik; gainera 70. hamarkadan sarraski ugari egon ziren, adibidez, ikasleen sarraskia, zeinek kalera atera ziren beren eskubideen alde, eta poliziak tiroka hasi zitzaien. Beraz, egoera politiko sozial hori kontutan izanda, insurgentziaren fasera iritsi ziren El Salvadorren, 80. hamarkadan, guda zibilarekin.

Ostiralean Maputxe herria eta internazionalismoaren inguruan solasteko aukera Añorgako Gaztetxean

Otsailaren 22a ostirala19:30etan Añorgako gaztetxeak eta Donostialdeko Askapenak hitzaldia antolatu dugu. Bertan, internazionalismoaren gako nagusiak azaltzeaz gain maputxe herriaren inguruan solasean aritzeko aukera edukiko dugu.

Maputxe herria Txileko erdi-hegoaldean eta Argentinako hego mendebaldean topatzen dugun jatorrizko herria da. Inken inbasioei aurre egin ondoren, espainiar inperioarekin 300 urteko gerra eduki zuen, ondorenean Txileko estatuaren sorrerarekin honi aurre egin behar izan diolarik.

Maputxeak beraien lurraren kudeaketa haien eskuetan egotea eskatzen dute, baita maputxe herriak dituen nazio ezaugarriak errespetatuak izan daitezen.

Askapenaren Brigadak mintzagai Bilbo Hiria Irratian

Aurten ere, Askapenak antolatutako Brigadak izango dira udan, munduko zenbait herri eta herrialderen egoera ezagutzeko, eta bueltan, horren berri hemen emateko.

Apuntatzeko epea martxoaren 31an bukatuko da.

Animatu eta eman izena brigadak@askapena.eus helbidera idatziz!

Elkarrizketa entzuteko:

No al jucio farsa! Libertad para el Sahara!

Ante las condenas del juicio de Gdeim Izik Askapena quiere hacer público:

Antes que nada queremos expresar nuestra solidaridad con los presos políticos saharauis, con sus familiares y extenderlo, de esta forma, a todo el pueblo saharaui. En estos momentos, en los que no se puede mirar para otro lado ni dar la espalda a la situación, es preciso reafrimar que estamos en el mismo camino hacia la liberación de nuestros pueblos.

También es necesario repudiar, una vez más, la actitud imperialista del gobierno de Marruecos y un nuevo intento represivo contra el pueblo saharaui que pretende silenciar la masacre del campamento de Gdeim Izik convirtiendo a víctimas en verdugos y viceversa. Rabat pretende convertir a los terriotorios ocupados en una gran cárcel y ante el mínimo gesto de resistencia el resultado son detenidos, torturas, violaciones, asesinatos selectivos o juicios farsa contra el pueblo saharui como el que ha tenido lugar recientemente.

Orriak