Brigaden aurkezpena eta Hector Ibarraren hitzaldia Leioako EHUn

Ordu batez aritu ginen solasean Hector Ibarra Chavez-ekin Leioako Gizarte eta Komunikazio Fakultateko aretoan. Jende gutxi agertu arren, brigadak 2013ko aurkezpena egin genuen. Ondoren “Genaro” hartu zuen hitza, eta El Salvador eta Mexikoko testuinguruak izan zituen hizpide

Brigaden aurkezpena eta Hector Ibarra Chavez en hitzaldia egin zen Galdakaoko gaztetxean

Brigadak 2013ren inguruko informazioa eman ondoren hasi zen “Genaro”ren hitzaldia. El Salvadorreko historia eta egungo koiunturaren inguruan jardun zen bi orduz. Galdakaoko gaztetxearen indarra nabarmena izan zen, agertutako jende kopuruagatik eta baita jendeak zeukan jakinminarengatik ere.

La historia y lucha del pueblo mapuche en Gares este viernes 15 de febrero

Datorren otsailaren15ean, arratsaldeko 18:30etan binkulo etxean, Gabriela Llanquinao, gazte Mapuchea eta Oskar Goldaraz, bertan bizi izandako Garestarra entzuteko aukera edukiko dugu. Hauek gatazkaren bertsioa kontatuko digute.

Badira munduan zehar, gure herrian gertatzen den bezala, bere lurraldean agintzen duen gobernuarekin gatazkan dauden herriak.
Hauen artean dago Mapuche herria, zeinen borroka komunikazion bideetan garrantzia hartu duen azken asteetan. Dena den, gehienetan ematen den informazio ez da guztiz egia eta askotan parte bat besterik ez dute erakusten. Horregatik, egia ezagutzeko, egoera hori bizi izan duten pertsonek emandako informazioa entzutea da onena.

Convocatoria en castellano

En Gares se podrá conocer la historia del pueblo Mapuche, cuya lucha ha cobrado un lugar en los medios de comunicación en las últimas semanas.

El día 15 de febrero a las 18.30 en la Casa del Vínculo de Gares, podremos esuchar a la joven mapuche Gabriela Llanquinao, y a Oskar Goldazar, garestarra que ha convivido con este pueblo.

Disertarán sobre la realidad del pueblo mapuche y del conflicto que arrastran con el gobierno chileno y las multinacionales

Askapena llama a participar en la VII Semana internacional de solidaridad con Euskal Herria

Leer el comunicado en Italiano, francés, portugués, inglés y castellano

Ver la galería de fotos de la VII Semana internacional de solidaridad con Euskal Herria

Ez dugu izterik aske haiek gabe! Euskal preso eta iheslariak kalera!

Askapenak, Euskal Erakunde Internazionalistak, NazioartekoVII. Elkartasun astea Euskal Herriarekin 2013ko martxoaren 2tik 10era, parte hartzera deitzen zaituzte

Gure askapen prozesuak bizi duen atal berri honetako ezaugarri esanguratsua  da, egun, estatu espainiar eta frantsesak errepresioaren bidetik jarraitzen dutela eta etengabeko oztopoak ipintzen dizkiotela gatazkari,  irtenbide politikoa emateko ahaleginari, alegia. Zentzu honetan, gure borrokan aurrera egiteko, ezinbestekoa da, luzamendutan jausi gabe,  preso eta iheslarien egoerari aurre egitea, ehunka eta ehunka baitira gure herrian, askatasuna ostu dieten edota euren etxeak utzi behar izan dituzten gizon-emakumeak. Gatazkaren ondorioz diraute ataka zail horretan, eta gatazkari ezin zaio eskaini haiek ahaztuko dituen irtenbiderik.

Salbuespen neurrietan datzan espetxe eta zigor politika suntsitzailea desegin beharra dago: atzean geratu behar dira presoak euren etxeetatik urrun mantentzen dituen sakabanaketa, militante politiko hutsekiko jazarpen eta atxiloketak, gaixo larriak kartzeletan bahitzeko erabakiak eta bizi osora arteko espetxe zigor ezkutuak. Halaxe eskatzen du Euskal Herriak, aurtengo urtarrilean bezala, 100.000 lagunetik gora batzen dituzten manifestazio erraldoietan. Aipatutako egoerak desagertzea lehen urrats bat izango litzateke, halabeharrez presoak askatuko dituen eta iheslariak etxera ekarri beharko dituen irtenbiderako bidean.

Orriak