Gdeim Izik-eko kanpamenduaren II. urteurreneko hitzaldia

2012ko udan Saharako lurralde okupatuetan egon ziren askapenako brigadistek hitzaldia eskaini dute Arrasateko Irati tabernan. Bertan salatu dute Marokoko gobernuak, saharar herriaren aurka orain arte egindakoa. Baina horretaz gain estatu frantsez eta espainiarrak saharako gatazkan duten erantzunkizuna ere agerian utzi dute, salaketa irmoa eginez.

Sahararen okupazio basati haren hasieratan Napalm edo fosfato zuriz herritarren aurka egin zuten; gartzela sekretuak, gartzela beltzak, desagertuak... Azken urteetako etengabeko torturak, erailketak, atxiloketa arbitrarioak, muntaia polizialak..., nor bere herrian arrotz sentiarazterainoko beldurra eta debekuak, hizkuntza, bandera eta nortasuna ixilaraztea, minaz jositako 2700 km-tako harresia eraikitzea…. Hau guztia eta paragrafo sarrera batean sartuko ez liratekeen beste mila eraso mota gutxi dira nonbait marokiar agintarientzat.

Jardunaldi Bolibariarrak Baztanen.

 

Abenduaren 13an, osteguna, 20:00etan Elizondoko gaztetxean izango da Venezuelako Iraultza Bolivariarraren inguruko solasaldia, 2012ko brigadistaren eskutik.

 

Abenduaren 18an, asteartea, berriz, Bideo Emanaldia eskainiko dute Erratzuko Lixutegian: “La revolución no será retransmitida”

Hitzaldia Galdakaon: Faxismoaren aurkako borroka Kolonbian

Datorren ostegunean abenduaren 13an arratsaldeko 19:00etan, Galdakaoko Ortuondo Gaztetxean hitzaldi bat izango da Kolonbiaren gainean.

Bertan, Martxa Patriotikoaren ordezkari bat izango da hizlari, hain zuzen, Juan Pablo Torres kide antifaxista. Martxa patriotikoa, eragile sozial eta politikoa da, Kolonbiaren bigarren eta benetazko independentziaren alde borrokan dirauena.

Hitzaldian beraz, aukera izango da bertako kide baten ahotsean, Kolonbiako errealitatera gerturatu eta egungo egoeraz gehiago jabetzeko.

Kolonbia eta Sahara herri zapalduak

Arrasateko Askapenak, Irati Taberna eta Dat Tabernaren laguntzarekin, bi hitzaldi antolatu ditu abenduaren 11 eta 12rako.
Abenduaren 11ean, asteartea, arratsaldeko 19:30tan Irati Tabernan "Sahara okupatuaren egoera Gdeim Izik-ekokanpamenduaren II.urteurrenean" hitzaldia eskainiko dute 2012an Askapenako brigadetan parte hartu zuten 2 kidek.

Abenduaren 12an, asteazkena, arratsaldeko 19:00tan Dat Tabernan "Antifascismo en Colombia; desde la perspectiva de la marcha patriotica" hitzaldia eskainiko du Juan Pablo Torresek. Kolonbiako "marcha patriotica" ko kidea da Juan Pablo.

Sahara eta Kolonbiako herri borrokalariekin elkartasunez, anima zaitez!!

Orriak