Gaur, Azaroak 12, 19etan Bilboko Arenalean preso politiko kurduen eskubideen aldeko konzentrazioa

Turkian espetxeratuak dauden preso politiko kurduak gose greba masiboan daude Kurdistan herriaren eskubideen zapalkuntza salatu nahian konzentrazioan parte hartzeko deialdia zabaldu dugu

Irailaren 12an 380 presok hasi zuten gose greba mugagabeari PKK (langile kurduen alderdia) eta PAJKeko (emakume kurduen askatasunerako alderdia) militanteak gehitu zitzaizkion. Azaroaren 5ean, 683 preso politikok gose greban 55 egun bete zituztenean, 10.000 preso politiko gehiago batu ziren grebara.
Presoen eskaerak bake prozesu bat martxan jartzea, Turkiar estatuak gatazkaren amaierarako pausuak ematea eta publikoki kurduraz hitz egiteko eskubidea bermatzea dira.

30.hamarkadatik hona Turkiar estatua kurduen genozidio sistematikoa darama aurrera nazionarteko herri boteretsuek beste alde batera begiratzen duten bitartean.Azken 80 urteotan Kurduek hilketa masiboak, torturak, desagerpenak eta beraien kulturaren kontrako debekapenak jasan behar izan dituzte. Gaur egun, Kurduen kontrako torturak eta desagerpenak eguneroko gertaerak dira Turkian. Horretaz gain, Kurduek ezin dute euren hizkuntza askasunez erabili. Gainera elkartzeko eta antolatzeko eskubideak oso murriztuak daude eta ilegalizazioak ez dira arraroak. Turkiako kartzeletan milaka Kurdu daude herri bezala duten eskubideak aldarrikatzeagatik.

Askapenak euskal manifestu internazionalista plazaratu berri du Altsasun

350 pertsonen aurrean datozen urteetarako lan ildoak aurkeztu ditu Askapenan Altsasun eginiko Ekitaldi Internazionalistan

Ikusi eguneko argazki galeria

Arnaldo Otegi eta Jose Javier Oses preso politikoen gutunak irakurri

Leer la crónica y el manifiesto internacionalista en castellano

Irudi, dantza eta musikaren bidez datozen urteotarako lan ildoak jasotzen dituen Manifestu internazionalista aurkeztu du Euskal Herriko erakunde internazionalistak.

Pakito Arriaran, Begoña Garcia, eta Marta García erahildako internazionalisten senidei egindako omenaldia eta Estadu frantziar eta espainoleko gartzeletatik jasotako gutunak izan zire ekitaldiaren une hunkigarrienak.

Internazionala eta Eusko gudariak abestuz amaiera eman diogu ekitaldiari.Eguerdian herri bazkarian 350 lagunek txiki utzi dute Burunda Pilotalekua.

Arratsalderako musika izango da nagusi Rojo Cancionero bikote madrildarraren abestiekin. Eta gauez Vendetta, Los Zopilotes Txirriaos eta Obrint Pas taldearen txanda izango da.

Euskal manifestu internazionalista

Inperialismoa eta herrien burujabetza

Nekez bizi gara jendarte eredu honetan, non soldatapeko esplotazioak eta zapalkuntza hetero-patriarkalak herritar gehienak injustizia eta miseriara kondenatzen gaituzten. Nekez bizi gara, plusbalia pilaketak eta irabazien arteko konpetentziak arautzen dutelako, bidegabeki eta irrazionalki, ekinbide produktibo eta soziala; eta behar izan sozial, politiko edo ekologikoen gainetik errentagarritasunaren irizpideak nagusitzen direlako. Nekez bizi gara, kapitalismoaren biziraupenerako, jazarpen ekonomiko, politiko-ideologiko eta militarrararen bitartez, merkatuari eremu sozial eta geografiko berriak bidegabeki oparitzen dizkion sisteman.

Menperakuntza kapitalista, matxista, xenofobo, bortitz eta hedakorraren emaitza da Inperialismoa, estrukturalki estatuek mantendua eta mundu mailan ezarria, klase eta herrien arteko banaketaren bidez.

Carta de Komite Internazionalistak para Askapena

Especial emoción sentimos al recibir la carta de nuestr@s amig@s de Komite Internazionalistak: de la misma casa salimos y paralelamente hemos trabajado el internacionalismo:

Zirrara berezia eragiten digu Komite Internazionalistak gure lagunen gutuna jasotzeak: etxe beretik irten ginen eta paraleloki jorratu dugu internazionalismoa:

MAITE ZAITUZTEGU!

Askapenako lagunei:

Komite Internazionalistetatik,

erakunde laguna herrien borrokaren aldeko elkartasunean, gure adore eta adiskidetasun osoa zuen 25garren urteurrenean bidali nahi dizkizuegu. 25 urte bete dituzue kapitalismo eta zapalkuntzaren aurkako beste herrien borrokei babesa ematen, 25 urte gure herriaren borroka munduan zehar ezagutarazten, 25 urte eman dizkiguzue beste herrien askapenerako esperientziaz elikatzen, eta gure herriaren askapenerako esperientziaz beste herriak elikatzen.

Tren berean gaudelako ezagutzen zaituztegu eta askotan bagoi bera konpartitzen dugulako maite zaituztegu.

Enbor beretik sortuak eta elkarrekin hamaika gatazketan, beste 25 urte betetzeko berotzen zaituztegu.

Elkartasuna herrien arteko samurtasuna denez…
Gora herrien borrokak!
Gora Askapena!

Actos de denuncia de la detención de Aurore Martin en Bretaña y Corsica, y acto de solidaridad frente a la cárcel de Rennes

Las muestras de solidaridad y denuncia ante la detención de Aurore Martin se multiplican en el Estado francés mediante comunicados y concentraciones en Bretaña y Córsica.

Por otra parte también tuvo lugar una concentración de solidaridad con las y los presos políticos vascos frente a la cárcel de Rennes

Les Comités bretons de solidarité avec le peuple basque de Nantes, Brest et Rennes auxquels se joignent Breizhistance, Skoazel Vreizh et le Syndicat des travailleurs de Bretagne entendent dénoncer l'arrestation d'Aurore Martin et l'acharnement policier et judiciaire des états espagnols et français à l'encontre du peuple basque !

A l'heure ou la société basque s'engage sans ambiguïté aucune dans un processus démocratique de résolution du conflit, les provocations de Manuel Valls sont parfaitement révoltantes et ne sont pas digne d'un gouvernement qui foulent aux pieds les valeurs de gauche dont il se réclame pourtant.

Orriak