11x12: Gaur grebara eta bihar eskolara

Jarraitu zuzenean twitter-en bidez

Deialdi internazionalistarekin bat eginez, Euskal Herriko ikasle mugimenduak ere ekimen ezberdinak antolatu ditu Urriaren 11 eta 12ari begira. Espainiar gobernuak inposatu nahi dizkigun erreformei ezezko tinkoa eman nahi diegu guk ere. Denbora da hezkuntzan pixkanaka pixkanaka neurri pribatizatzaile eta elitistak sartzen ari direla. Hemen, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sailburu den Isabel Celaák, dena ederra saldu nahi digu; haren ahotik entzun dezakegu berak ezezkoa ematen diela Wert eta Rajoy-ren murrizketei, gu salbuespena garela eta berdin jarraituko dugula aurrera. Uste al du sinistuko dugula?

Uste al du ez garela jabetu denbora dela euskal autonomia erkidegoan ere pribatizazio prozesua sartu dela? Zer esango digu ba Celaák bestela unibertsitateetan aplikatu den Bologna prozesuaz? Guk argi utzi nahi duguna da, ikasleok bagarela gai erabaki hauetan parte hartzeko. Hezkuntzaren alde pasibotzat jotzen gaituzte, ezer egiteko gai izango ez bagina bezala, baina ez gaude baieztapen hori bermatzeko prest!

Urriak 11 greba eta mobilizazio eguna! Hezkuntza herritik eta herriarentzat!

Gaur, urriaren 11n greba orokorra deitu du Euskal Herriko ikasleen mugimenduak espainiar estatuko gainontzeko nazio zapalduetako ikasle mugimenduekin batera. Urriaren 12an, aldiz, ezer ozpatzerik ez dutela adierazi eta herri eskolak egingo dituzte.

Honekin, Euskal Herriak behar duen hezkuntza eredu berria borrokatuko dute, Euskal Eskola Nazionala, alegia. #11×12-a, borrokarako egunak izango dira!

Mobilizazio guztien zerrenda: klik hemen

No a las reformas! Educación del pueblo y para el pueblo (Blog de información de la jornada de lucha para el 11 de octubre en Euskal Herria y en las Naciones sin Estado)

LAB sindikatuak #11x12rekin bat egin eta mobilizatzeko deia luzatu du

EITBk errealitatea manipulatzen du, berriz ere

Sindicatos y organizaciones convocantes de la jornada de lucha del 11 de octubre:

"Los revolucionarios venezolanos tienen un gran respeto por la lucha de Euskal Herria".

Boltxe entrevista a Rebeka, brigadista vasca en Venezuela,que nos habla de su experiencia y la victoria de Hugo Chavez.

Como todos los años, decenas de vascas y vascos han recorrido diferentes lugares del mundo en las brigadas de Askapena. Venezuela es un destino habitual de estas brigadas y quizas en este año uno de los lugares de más interes, por el hecho de las proximas elecciones, en las que tanto se juega Venezuela, America y el mundo.

Rebeka es una de esas brigadistas que “han pasado el charco” y con ella vamos a tener una conversación para que nos cuente sus impresiones y su experiencia.

25 muxu Altsasurako!

"Azaroak 10, Denok Altsasura" deialdiarekin bat eginez, Ruben Sánchez Bakaikoak, Gaur 8 gehigarrian argiratatu den iritzi zutabea duzue irakurgai.

Baita Milan eta Bretainako Euskal Herriaren Lagunak-ek bidalitako gutun bana ere.

"25 muxu Altsasurako"

Muxu xamur bat Che Guevarari, herrioi neba-arrebak garela eta bat loturik deino besteok ezin garela askatu erakusteagatik.

Pottolo bat Pakito Arriarani, El Salvador eta Euskal Herria maite eta mundu berri baten alde bere bizia eman zuen arrasatearrari.

Euskal Herriaren Lagunei itxaropen muxu bat: ordaindu dezala herri honek zuen elkartasuna askapen txanponaren bi aldeez: sozialaz eta nazionalaz.

Kubari, tabako eta ronez bustirikoa, zu gabe ezer ez litzateke berdin, zuk eutsi diozulako posible dugu gainerakook.

Maitasunezko bana Begoña García Arandigoien eta Marta Gonzalez-i, Gares eta Bilboko lore iraultzaileei.

Orriak