Arrasaten ere, Iraultza Bolivartarrarekin!

Venezuelako iraultzari babesa eta elkartasuna helarazteko deia egin du Arrasateko Askapenak, horrela, gure elkartasuna eta babesa eskaini nahi diogu Venezuelako Iraultza Bolibartarrari.

Hain zuzen, intoxikazio mediatiko eta inperioen trikimailuetatik haratago, hainbat izan direlako bertan, sozialki nahiz politikoki emandako aurrera pausuak. Estatu Kolpe eta desestabilizazio kanpainetatik haratago, jakitun garelako prozesu iraultzaile horrek herri babes izugarria duela, urteak joan ahala finkatzen ari dena bestalde.

Honela beraz, urriaren 7an izango diren hauteskundeak beste pausu garrantzitsu bat dira prozesua sendotze bidean. Arrasatetik beraz, elkartasun keinu xume honen bidez, iraultza bolibartarra gauzatzeko borrokan ari direnei osasuna, askatasuna eta maitasuna!!

Bestalde gogorarazi nahi dugu azaroaren 10ean Altsasun burutuko den internazionalista egunera joateko autobusak izango direla Aretxabaleta (09:00), Arrasate (09:15), Oñati (09:30) eta Bergaratik (09:45). Itzulera goizeko 05:00etan izango da.

GORA IRAULTZA BOLIVARIARRA!

GORA VENEZUELA!

Euskal internazionalismoaren puzzlea osatzen doa

Askapena25 blogean argitaratzen diren bideo-lekukotzak eta testigantzekin Askapenaren bizitaren mapa osatuz doa. Hona hemen azken testigantzak:

Txe-k, hainbat euskaldunek bezala, bere sorterria utzi behar izan zuen eta Mari Karmen bidelagun Venezuelara iritsi ziren.

Ezer ez zuten ezagutzen han, baina poliki-poliki Venezuela bihotzean sartu eta egun beren herrimina da, lehen EH zen bezala. Bizitzak halabehartuta egin ziren internazionalista, egun ezin dute bestela bizi.

Azken post-ak ikusteko aukera ere:

Félix Martín Cámara desde La “vieja” Askapena de Irun

Askapenak 25 urte: prentsaurrekoa

Ibai Iriarte, bideo-lekukotza

Azaroaren 24an, preso eta iheslari politikoen aldeko musika jaialdia Londresen

Londoneko Euskal Herriaren Lagunak-ek antolatuta, Azaroaren 24an, Euskal preso eta iheslari politikoen alde, elkartasun jaialdi itzela izango da Londonen!

Friends of the Basque Country is bringing to London some of the most representative bands of Basque Rock music that will play in support of the five Basque Political prisoners1 recently arrested in London, Edinburgh and Belfast.

This concert will take place on the 24/11/2012 at the Brixton Jam.

Euskal Herriak Iraultza bolivartarrarekin bat: larunbatean herri bazkaria Pausun eta iritzi artikulua Berrian

Venezuelako iraultza bolivartarra sustengatzeko internazionalistok hainbat ekimen antolatu genituen.

Beste batzuk, ordea, datozen egunotan burutuko dira: agerraldiak, konzentrazioak, komunikabideetan iritzia plazaratu, sare sozialetan, datorren igandeko hauteskunde presidentzialen aurrean elkartasun internazionalista eta babesa helburu dutela.

Pausuko Xaia Ostatuan, Urriaren 6an,  larunbatarekin, herri bazkaria antolatu du Irungo Askapenak:

Bazkaldu ondoren musika zuzenean izango da eta txartelak 15 eurotan, Irungo "Hazia" eta Pausuko Xaia Ostatuan badira eskuragai.

Joan den astelehenean Bilbon eginiko agerraldi bisuala: Bolivar etorri zitzaigun eta mezu argia ekarri zigun. 

Berrian argitaratutako iritzi artikulua: Venezuela U-7

Datozen egunetan Venezuelak bere etorkizuna erabakiko du. Urriaren 7an bi eredu oso ezberdin aurrez aurre jarriko dira presidentea hautatzeko hauteskundeetan, eta horien emaitzek neurri handi batean azalduko dute iraultza bolibartarrak, maila kontinentalean, aurrera jarraitzeko eta fruituak emateko ahalmena mantentzen duenetz.

Venezuelako errealitatea ezagutuz gero, aukera erraza da. Alde batetik, Hugo Chavez Frias daukagu, aldaketa ekarri zuen presidentea, arazo handiekin eredu zaharra alde batera utzi eta sozialismoa eta herri boterearen Venezuela honen oinarriak finkatu dituena. Eta, beste aldean, oposizioaren hautagai bakarra, Henrique Capriles Radonski, zalantzarik gabe eredu zaharraren adostasuneko ordezkaria, sistema zaharkitu eta aski ezagunarena, Estatu Batuen morroi zen Venezuelarena, beti ahaztuak ziren txiroena, aitorpen eta eskubiderik gabeko jatorrizko herriena, kapitalismo basatiarena, herri xumea analfabetismora kondenatzen zuena... Herria nekatu zuen eredua.

Orriak