Paraguay: Estatu kolperik ez!

Askapenak lehenik eta behin, pasa den ostiralean Paraguayen izandako estatu kolpea salatu eta gertaera hauetan kaltetuak izan diran nekazariei gure elkartasunik beroena bidali nahi genieke, herri langile osoa agurtzearekin batera.



Beste behin ere agerian geratu dira kapitala eta oligarkiaren interesen defentsan guztiak balio duela. Paraguayko gertakarietan hain zuzen ere, aspalditik zetozen prestaketa lanak,gobernuaren aurkako erasoak, nahiz eta zoritxarrez, Lugoren agintadian sozialki egindakoonarpenak baino gehiago nabarmendu eskuinari eman beharreko kontsezioak.

En el aniversario del Che Guevara, se hermanaron Argentina, Cuba y Euskal Herria

Video realizado por Resumen Latinoamericano del acto de inauguración del servicio de laser de la clínica Ernesto Guevara de Córdoba, Argentina, en la que tomaron parte representantes de la embajada de Cuba, de la Operación Milagro y de Euskal Herriaren Lagunak.

Fermin Vila preso politikoaren aldeko mendi martxa Belfasten

Datorren larunbatean, ekainak 30, Belfast Basque Solidarity Committeek Mendi martxa antolatu dute Fermin Vila preso polikoari eta bere senideei sustengua emateko.

Mendi martxa Ferminen extradizioaren aurkako kanpaina zabalagoaren parte da. Ferminek 25 hilabete daramatza Belfast ondoan dagoen Maghaberry espetxean preso.

Ikusi Fermin Vilaren aldeko iazko mendi martxaren bideoa

Kuba eta Saharar herriaren aldeko ebazpenak adostu ziren LAB-eko 8.Biltzar Nagusian

LAB Sindikatuak 8.Biltzar Nagusia burutu zuen joan den astean. Jardunaldietan lau izan dira adostutako ebazpenak: 

Herri kubatarraren aldeko ebazpena

Ekainaren 20an Iruñean LAB euskal sindikatuaren 8. Biltzar Nazionalaren baitan burututako “Erantzun sindikala krisi kapitalistaren aurrean” Nazioarteko Jardunaldian parte hartu dugun sindikatuok Kubako herriari, Kubatar iraultzari eta iraultzaren lorpen eta konkistei gure elkartasuna eta babesa adierazten diegu.

Orriak