M29ko greba orokorraren deialdiak nazioarteko babes zabala jaso du

Martxoaren 29ko grebarekin bat egin duten nazioarteko sindikatu eta eragileen zerrenda.

Declaración conjunta del sindicalismo de Galiza, Canarias, Països Catalans y Euskal Herria ante la Huelga General del día 29

Mensaje de solidaridad de la FSM con la Huelga General del 29 de marzo

La Federación Sindical Mundial expresa su pleno apoyo y solidaridad internacionalista con el Sindicato LAB y los trabajadores vascos en la huelga general convocada para el 29 de marzo de 2012 en contra de la reforma laboral, que agrede brutalmente los derechos de los trabajadores y aumenta de forma desmedida el poder de la patronal.

Gaur, Martxoaren 30an, BDZ egunean, elkarretaratzea Gasteizko Imaginarium-en aurrean

Martxoaren 30ean BDZ Eguna edo Israeli Boikot nazioarteko eguna, deituta dago eta Gasteizen izango den kontzetrazioa parte hartzeko deia egiten du Askapenak.

Hitzordua, gaur, Imaginarium dendaren aurrean izango da (Dato Kalean) 19:30etan.

1948an, Nakba egunean, Israelgo Estatua sortu zenetik, bere izatea palestinarren aurkako jazarpen eta bazterkerian oinarritu da. Israelgo Estatua, bere legedia, egitura, konstituzioa, ideologia sionistan oinarritzen da eta sionismoa arrazakerian oinarritzen da.

Ondorioak hauek dira gaur egun: miloika errefuxiatu palestinar, Gazak pairatu zuen sarraskia eta egun sufritzen duen setioa, Zisjordanian eraikitzen ari diren Apartheid Harresia era Jerusalemgo palestinarren etxeen suntsitzea eta legez kanpoko kolonietan sionistentzat etxeak etengabe eraikitzea. Bazterkeria sionistaren eredu batzuk baino ez dira.

Aurtengo brigadetan izena emateko azken egunak: Batu internazionalismorantz!

Askapenaren brigadetan izena emateko azken egunak dituzue. Animatu eta idatzi brigadak@askapena.eus helbide elektronikora.

Gasteizen gaur izango den hitzaldiari buruzko elkarrizketa irakurri

Onintza Enbeita bertsolariaren hausnarketa

2012ko brigaden aurkezpena

2012ko brigadeei buruz hainbat albiste

Euskaraz irakurri

Leer en castellano

Ondarroan eta Iruñean antolatutako ekimen internazionalisten argakiak

Atzo, asteartea, Ondarroako Gaztetxean Askapenaren brigaden aurkezpena eta Argentinako berreskuratutako fabriken hitzaldia eta bideo emanaldia burutu genuen. FA SIN PAT dokumentala ikusi eta gero Argentinako adibideaz eztabaidatu genuen.

Bestalde, Iruñeako Aste internazionaistaren azken txanpan, joan den ostiralean triki poteoa eta bertso afaria burutu genuen.

Orriak