6. Nazioarteko elkartasun astea: manifestazioaren bideoa

Gora emakumeon borroka!

Emakumeen nazioarteko egunaren harira, Askapenaren irakurketa

Leer en castellano

Emakumeen Nazioarteko Eguna izanik Martxoaren 8a, Askapena mugimendu internazionalistak aurkitzen garen kapitalismo eta patriarkatuak sortarazitako emakumeenganako diskriminazioa sozial, kultural, politiko eta ekonomikoa salatu nahi du. Hori dela eta, beharrezkotzat hartzen dugu borroka feminista, bai Euskal Herrian, eta bai esfera internazionalean beste jendarte mota bat eraikitzeko. Ezinbestekoa da emakumeen borroka iraultzailea sistema inperialista eta zapaltzaile hau aldatzeko; emakumeen eskubideak eta aukerak hobetuko lukeen aldaketa.

Datorren larunbatean elkarretaratzea Bilbon: "Palestinaren alde! Israeli boikot"

Martxoaren 10an, larunbatarekin, goizeko 11etan Palestinar herriaren aldeko elkarretaratzea izango da Bilbon Imaginarium jostailu dendaren aurrean (Zubiarte), Made in Israel jostailurik ez! Israeli boikot! lemapean.

Jostailu israeldarren salmenta salatzeko helburuarekin burutuko da larunbateko ekimena. Imaginarium denako gerenteei gutuna helarazi zaie Israelen aurkako BDS (Boycott, Divestment and Sanctions; Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak kanpainaren arrazoiak.

Ver la carta en castellano entregada a la gerencia de Imaginarium de Gasteiz, tienda que comercializa juguetes 'made in Israel' en Euskal Herria.

EUSKAL HERRIA-PALESTINA SAREA / BILBOKO BDS TALDEA

Blokeoari buruzko hitzaldia datorren ostegunean Gasteizko kanpusean

Martxoaren 15ean, ostegunarekin, Kubako herriak pairatzen duen blokeo kriminala aztertuko dute Gasteizko kanpusean. Hitzaldia, 12:00etan hasiko da Letren fakultatean eta ondoren aurtengo brigadeen kanpainaz hitz egiteko aukera izango da.

Otsailean Gasteizko sarbideetan, blokeoaren kontrako pankarten bidez egoera salatu baitzuten Askapenako militanteek.

Leer artículos de opinión sobre el bloqueo publicados en Gara

50 años del bloqueo a Cuba

Con la entrada victoriosa del ejercito guerrillero en la Habana el primero de enero 1959 se abría en América Latina un nuevo ciclo de luchas en el que la revolución cubana cumpliría un papel trascendental al demostrar en la práctica la posibilidad de poner en jaque al imperialismo y establecer un modelo alternativo al depredador e injusto sistema capitalista.

Orriak