Abenduaren 24an Donostian burutu den Palestinaren aldeko kalejiraren kronika

Leer la crónica en castellano

Larunbat goizean 30 bat lagunek Palestinaren aldeko kalejiran parte hartu genuen Donostiako kaleetan zehar.

Artzai Onaren katedralean hasi eta hiri erdigunea zeharkatu ostean "Made Israel" jostailuak saltzen dituen Imaginarium dendaraino iritsi ginen. Bertan ginela, lau lagun denda barrura sartu eta dendariari "Israeli boikot" kanpainaren zergatiak azaltzen dituen ohar bat helarazio genion. Horrez gain, "Made in Israel" jostailuak ahal bezain pronto dendako apaletatik kentzeko eskaria egin genion eta aipaturiko jostailuak "Israeli boikot" pegatinekin markatu genituen.

Dendariak ordea, ez zuen gure mezua entzun nahi izan eta zuzenean poliziari deitu zion. Honenbesez, minutu gutxi batzuk beranduago eta dagoeneko kalean ginenean Ertzaintzaren bi auto agertu eta guregana etorri ziren. Orduan, kalejiran parte hartzen ari zen pertsona bati identifikazioa eskatu zioten. Protesta egiteko baimena genuela onartu arren, leku pribatu batean propaganda banatzeko eskubiderik ez genuela argudiatu zuen poliziak eta "desoderna publikoak" leporatuta salaketa bat jarriko zuela jakinarazi zigun.

Olentzeroarekin kalejira Donostian larunbatean: "Ez jolastu palestinarren zapalkuntzarekin!"

Leer en castellano

Donostiako eragile eta norbanako desberdinek bultzatuta, datorren abenduaren 24an kalejira antolatu dute “Made in Israel” jostailuei boikot egitera deitzeko. Hitzordua goizeko hamaiketan Artzai Onaren aurrean jarri da.

Gabonak gainean genituela baliatuz, Donostiako hainbat eragile, talde internazionalista eta norbanakok duela urte batzuk palestinarrek martxan jarri zuten BDS (Boycott, Divestment and Sanctions) nazioarteko kanpaina indartzeko une egokia zela ikusi genuen. Elkartasuna egunerokotasunean praktikatu behar dela egia izan arren, Gabonetan horrelako kanpainek esanahi berezia hartzen dute eta esanahi berezia hartzen dute kontsumismoak kutsaturiko ospakizun hauetan erosketak, hein batean behintzat, arduraz egiteko aukera dagoelako.

Ikuspegi askotatik joka daiteke arduraz kontsumitzerako orduan eta horietako bat Estatu Israeldar sionistaren interes ekonomikoak markatzea eta salatzea izan daiteke. Eta ez daitezela helburuak nahastu ; Palestinarren zapalkuntzari esker irabaziak lortzen dituzten enpresak eta multinazionalak boikoteatzeak ez du zerikusirik herri judutarraren kontra egitearekin. Ideia hori, batzuek darabilten nahasmenerako tresna besterik ez da, palestinarrek bultzaturiko kanpaina honen benetako helburuak ezkutatzeko. Xedea oso bestelakoa baita ; Estatu inperialista eta sionista salatzea.

Celebrado el último encuentro del año en la Herriko Taberna de Buenos Aires

Euskal Herriaren Lagunak (Amig@s del Pueblo Vasco, Capítulo Argentina) convocó a una actividad político cultural en la Herriko Taberna de Buenos Aires, que funciona en el local de las Asambleas del Pueblo.

En esta ocasión, el último encuentro del año, que comenzó con la proyección del documental vasco "Nomadak Tx", un viaje increíble por distintos pueblos y naciones sin Estado, que llevaron a cabo los músicos del grupo de Txalaparta (instrumento ancestral del pueblo vasco) Oreka Tx.
Así, se puede ver como la música une a los pueblos y permite comunicaciones que convocan a la emoción y a dar testimonio. En la película desfilan el pueblo Bereber, los Swami, los saharuis, mongoles, hindúes y otros, que con sus instrumentos típicos, sus cantos y poesías, se fusionan con los visitantes vascos, que al son de la txalaparta logran cautivar a públicos diversos que los reciben con cariño y afecto.
El documental provocó un interesante debate sobre identidades, luchas y músicas étnicas.

Imaginarium jostailu dendan ekintza solidarioa: "Ez jolastu palestinarren zapalkuntzarekin!"

Bilboko Indautxu auzoko Imaginarium dendan Israelgo jostailuak saltzen direla salatzeko ekintza.

Acción realizada en la tienda Imaginarium del barrio de Indautxu para denunciar la venta de juguetes prodecentes de Israel.

Orriak