Euskal Herria Palestina Sarearen elkarretaratze deialdia abenduaren 14an Bilbon

Abenduaren 10 eta 14aren artean, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Legebiltzarreko ordezkaritza batek (Lakuako Gobernuko ordezkari eta SPRI erakundeko kideekin batera) Israelgo zenbait enpresa eta unibertsitate bisitatuko ditu, Israelgo enpresa hauek aurtengo irailaren 5etik 7ra Bilbora egindako bisitari erantzunez.

Israelekin Lankidetza hau salatzeko Euskal Herria Palestina Saretik elkarretaratze deialdia egin dugu datorren asteazkenean (abenduak14) SPRI-n (Bizkaia Plaza Bilbo), 19:00etan.

Nazioarteko araudiak eta kasu honetan bereziki Euromediterraneo Elkartze-Hitzarmenak, bere bigarren artikuluaren arabera , bere lana gobernuaren kontrola izanik, Parlamentuaren betebeharretako bat indarreko legeria betetzen dela ikuskatzea da. Israel bisitatu eta bertako enpresa eta unibertsitateekin merkataritza-hitzarmenak eginez ez zarete zuen betebeharra betetzen ari. Jokaera honek aldiz, hamarkadetan zehar inpunitate osoz Israelgo Estatuak eragindako gerra hilketeken beharrezko konplize bihurtzen zaituzte.

Emakumeak, erresistentzia eta errebeldia: Asma Lamrabet-en hitzaldia Bilbon

Convocatoria en castellano

Bilgune Feminista, Askapena eta GITE-IPESek abenduaren 15ean (ostegunean, Bilboko San Frantzisko Auzo etxean 19:00etan) antolaturiko Feminismo Islamikoaren gaineko jardunaldien jarraipenean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Emakumeak, erresistentzia eta errebeldia programan sarturik, feminismo islamikoaren hurbilpenarekin jarraituko dugu. Islam paradigmaren baitan egituraturiko mugimendu, diskurtso eta ekintza feminista da islamiar feminismoa.

Erabilera interesatuan edo ezjakintasunean oinarritutako estereotipo sentsazionalistak eta erredukzionismo gezurti eta faltsuak albo batera utzita, islamiar feminismoaren proposamen teoriko eta ideologikoak aztertuko ditugu baita murgiltzen den gizarteen eraikuntzari eginiko ekarpena ere. Oraingo honetan, arabiar munduan suertatzen ari diren aldaketen aurrean islamiar feminismoaren erronkari ekingo diogu, bere antolaketa, sareak, estrategiak, borrokak eta beste feminismoekiko harremanak.

Horretarako Asma Lamrabet gurekin izango dugu, islaman eta Koranan aditua, medikua-hematologoa, islamiar feminismoaren garapenerako nazioarteko GIERFI taldeko lehendakaria eta Islamari buruzko emakumezkoen ikerketa Zentroko zuzendaria (Rabat).

Foro de debate por la independencia y el socialismo en Buenos Aires

El próximo miércoles 14 de diciembre, a las 19 horas, se llevará a cabo el Foro de debate "Patria vasca y libertad" en el salón de actos del Partido Comunista, avenida Entre Ríos 1033, Ciudad de Buenos Aires.

Se proyectará el mediometraje de 28 minutos "Orain herria, orain bakea" ("Ahora el pueblo, ahora la paz"), y tras la proyección tomarán la palabra Ruben Saboulard (miembro de Euskal Herriaren Lagunak), Patricio Echegaray (secretario general del Partido Comunista Argentino) y Carlos Aznárez (periodista, luchador por los derechos del pueblo vasco.

La coordinación del debate estará a cargo del periodista Herman Schiller y la entrada es libre.

Joka dezagun arduraz!

Jolasteko eskubidea guztiona den heinean, gure jolasek ez dezatela besteen jolasik zapuztu

Aski ezaguna da palestinarrek egunerokoan jasan behar duten zapalkuntza, ongi dakite euren herriaren alde egiteak zenbateko eta noiz arteko kostu pertsonal eta kolektiboak dakartzan. Euskal Herrian oro har jakitun gara horretaz eta palestinarrekiko elkartasun sentimendua jendarteratuta dagoen gaia dela esan dezakegu. Ba ote dakigu ordea, gure elkartasuna modu eraginkorrean bideratzen? Euskal herritarrok zer egin dezakegu albistegiak tristuraz edo amorruz begiratzeaz haratago? Galdera hauen erantzuna duela bost urte palestinarrek eurak eman ziguten: Boikota.

Azken urte luzeetan, agintariek eta nazioarteko erakundeek arazoari irtenbide bat emate aldera ezer gutxi egiten dutela ikusita, Palestinako jendarte zibilak, Israelen aurkako BDS (Boycott, Divestment and Sanctions) nazioarteko kanpaina jarri zuen abian 2005ean. Hegoafrikako Apartheid erregimenaren aurka egindako boikot eta zigor kanpaina ez-bortxazkoa eredutzat hartuz.

Orriak