"Ez jolastu palestinarren zapalkuntzarekin" elkarretaratzea Gasteizen, Imaginarium dendaren aurrean

"Ez jolastu palestinarren zapalkuntzarekin" kanpainaren barruan Imaginarium dendaren aurrean konzentrazioa egingo du Askapenak asteazkenean (Azaroaren 9an) 19:00etan, Gasteizko Dato Kalean, jostailu dendaren egoitzaren aurrean.

Jostailu israeldarren salmenta salatzeko helburuarekin burutuko da biharko ekimena. Duela aste batzuk bertako gerenteari gutuna helarazi zaio Israelen aurkako BDS (Boycott, Divestment and Sanctions; Boikota, Desinbertsioak eta Zigorrak) kanpainaren arrazoiak.

Ver la carta en castellano entregada a la gerencia de Imaginarium de Gasteiz, tienda que comercializa juguetes 'made in Israel' en Euskal Herria.

 

 

Venezuelako brigada hizpide Xorroxin Irratian

Aurtengo udan Euskal Herriko elkartasun brigada ibili da Venezuelako prozesu bolibartarra ezagutzen.

Brigadan parte hartu duen Ekainekin esperientzia horri buruz aritu dira Xorroxin Irratian.  

 

Lenin Eguna 2011 larunbat honetan Otxarkoagan

Leer en castellano

Manifiesto del Lenin Eguna 2011

Urtero legez, iraultza boltxebikearen urteurrena heltzear dela, Lenin Eguna antolatuko dute Otxarkoagan. Azaroaren 5ean Boltxe Kolektiboak, EHK-k eta Iskrak prestatuko duten ekimenean internazionalismoa egungo testuinguruan eta mugimendu horrek langileriarengan duen eraginari buruzko eztabaida egingo dute.

Iraultza boltxebikearen urteurrena heltzear den honetan, Otxarkoagan Lenin errusiar buruzagi komunista gogoraraziko dute urtero antolatzen duten Lenin Egunean. Aurten, azaroaren 5erako larunbata, prestatu duten egitarauan XXI. mendeko internazionalismoa jorratuko dute ekimen ezberdinen bitartez.

Horrela, 11:30ean Gabi Basañez eta Walter Wendelin internazionalismoari buruz eztabaidatuko dute. Ondoren, Aitor Baldak internazionalismoaz jardungo du langileen ikuspuntutik.

Eztabaidaren ostean lore-eskaintza egingo dute Marxen eta Leninen omenez auzoan jarritako eskulturan. Amaitzeko bazkari herrikoia egingo dute Sokabin, prezioa merkean.

Concentración en Madrid para denunciar los juicios políticos.

En la mañana del pasado sábado 29 de octubre tuvo lugar en Madrid un acto-concentración en la plaza donde se encuentra el Museo Reina Sofía y se realizó desde las 12 hs hasta las 13:30 hs.

En el comienzo del acto miembros de la Plataforma de Solidaridad con los encausados en el “caso Bateragune”, convocantes del evento dieron lectura al texto adjunto. Después intervinieron los ponentes al acto Martxelo Otamendi (ex director del periódico Egunkaria -absuelto con el resto de compañeros en el sumario Egunkaria- actual director de Berria) y Lander Etxeberria, ex concejal de Bilbao y absuelto con el resto de compañeros en el sumario Udalbiltza) ambos expresaron el sufrimiento primero de todos los años a la espera del juicio y después las sesiones en la Audiencia Nacional con pruebas inconsistentes para llegar al resultado final de dos contundentes sentencias absolutorias; además hablaron los tiempos de esperanza del pueblo vasco ante los últimos acontecimientos y agradecieron la solidaridad recibida desde Madrid.

Orriak