Askapenako brigadisten topaketak eta Pakito Arriaran-i omenaldia Arrasaten

 

Para leer en castellano

Escuchar el audio del homenaje a Pakito Arriaran

Placa en recuerdo de Pakito Arriaran

 

 

 

 

Aurtengo brigadistak etxean ditugu eta jasotako esperientzak baloratzeko unea iritsi da. Ezin ahaztu ordea, euskal brigadista baliotsuenetariko baten heriotzaren urteurrena. Izan ere, duela 27 urte, Arrasatek eta Chalatenangok bat egin zuten sufrimenduan: Pakito Arriaran arrasatearraren erahilketan.

Euskal Herriak bizi duen une politikoan, hainbat arlotan gure herri kideen bizipen eta borrokak isladatzeko ariketa honek, elkartasun internazionalista bere mamian jorratzea du helburu, elkarri ikasteko eta elkar babesteko ditugun ezaugarriak azaleratuz. Azken batean, esperientzia personalak irakasgai kolektibo bilakatzea da brigaden xedea.

Lau euskal brigadista El Aaiun-dik kanporatuak

Cuatro brigadistas de Askapena expulsados violentamente de los territorios ocupados del Sahara.

Atzo, Irailaren 22an, goizeko 10etan, Fos Bucra-ko langile ohi sahararrak manifestaldi bat burutzen ari ziren Smara etorbidean, saharako lurralde okupatuetan.

4 euskal brigadista bertara zihoazen autoa geldiarazi zuten polizia marokiarrek eta berehala euskaldunei elkartasuna azaltzeko asmotan hainbat saharar elkartu zitzaizkien, babesa eskainiz. Poliziak haien kontra kargatu zuen, eta ondoren Askapenako brigadistak saharako lurralde okupatuetatik bortizki kanporatuak izan ziren.

Palestina eta Nazio Batuak

 

Palestinarrek Estatu bezala onartuak izateko aldarrikapena aurkeztu dute Nazio Batuetan. Nazioarteko erakunde honek berebiziko garrantzia izan zuen egungo Palestinako egoeran.

1947an Palestinako lurraldea bi estatutan banatzea erabaki bait zuen, bata judutarrentzat bestea arabiarrentzat. Ondoren, 1948an Nakba pairatu zuten palestinarrek, Israelek garbiketa etnikoa burutu zuelarik, tartean, ez zegokion lurraldeak indarrez bereganatuz.  NBEk ezarritako banaketa hori egitasmo bezala gelditu zen, jarraipenik gabe.

1967an Israelek Gaza eta Zisjordaniako lurraldeak okupatu zituen, etengabeko kolonizazio prozesu bati ekinez. Ordutik hona palestinarren alde onartu diren ebazpenak (errefuxiatuen itzulera eta okupazioarekin amaitzea eskatzen dituztenak) ez dira indarrean jarri. Beraz, estatu palestinarraren aldarrikapenarekin nazioarteko komunitateak gatazka honen gainean izan duen itxurakeria agerian uzteko aukera paregabea da oraingoa.

Acto de solidaridad con el pueblo vasco en Buenos Aires

El viernes 23 de septiembre a las 19 horas se realizará en el Local de las Asambleas del Pueblo (Chacabuco y México) un acto de solidaridad con el pueblo vasco, con sus organizaciones independentistas y en repudio al accionar represivo español organizado por Euskal Herriaren Lagunak (Argentina).

Frente a las nuevas condenas impuestas a la dirigencia independentista vasca intentando romper el Proceso de vía política hacia la paz. A los más de 700 presos y presas políticas vascas, se suman las recientes condenas a los dirigentes Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodríguez, Miren Zabaleta y Sonia Jacinto.

Orriak