EHZ festibalean Askapena partaide

Aurten ere iritsi zaigu EHZ festibala, uztailaren 1, 2 eta 3an Heletan izango dugu hitzordua. Bertan, musika eta festarako aukera paregabea izateaz gain, errebindikaziorako eta hausnarketarako tartea ere izango dugu.

Hain zuzen, Erregelu gunean, zenbait eztabaidagai izango dira. Askapenak ere parte hartuko du bertan, batetik autonomiaren inguruko solasaldian, zapatisten autonomia proposamena aztertuz eta baita beste jatorrizko herri zenbaiten esperientziak eta gainerako herrienak ere bertaratuz.

Honetaz gain, musika eta kultur eragileen aurkako errepresioa aztergai izango da beste solasaldi batean, kurduar eta palestinar artistekin batera, bertan ere parte hartuko du Askapenak gainerako eragileekin batera internazionalismoaren gaineko ekarpenak bertaratuz, kulturaren esparruari dagokionean.

Badakizue beraz, hitzordua dugula Heletan, Uztailaren lehen asteburuan, honekin batera, antolatzaileek igorri duten eskaera babestuz, dei egiten dizuegu laguntzaileen beharra dutelako egunotan, muntaketa eta prestaketa lanak egin ahal izateko. Hemen duzue honen gaineko informazioa.

Brigadak mintzagai Tas-Tas irrati librean

Bilboko Tas-Tas Irrati librean Askapena gonbidatu dute brigadisten inguruan solas egiteko. Gazteriaren Kontseiluko Gazte Borraste irratsaioko lagunek, Askapenako eta Komite Internazionalistak-eko kide banarekin solasadia egin eta brigaden noranzkoa, aurtengo proiektuen mapa eta, finean, elkartasun politikoaren koordenatuak mahaigaineratu dituzte.

Entzun hemen klik eginez edo deskargatu eskuineko botoiarekin eta Gorde Esteka bezala (agian zure nabigatzailean "Save Link as" edota "Guardar enlace como", agertuko da)

70 dias en huelga de hambre los 6 jovenes saharauis

Resistencia Saharaui ha denunciado el "bloqueo informativo" que -dicen - están aplicando los principales medios de comunicación del Estado español a la huelga de hambre que llevan a cabo en este momento seis jóvenes ciudadanos saharauis en la ciudad ocupada de Guelmim.De acuerdo a las informaciones suministradas a esta publicación por el colectivo de defensa de los DD.HH. en el Sáhara, el pasado 12 de abril Bariaz Mohamed, Ddriss Zagara, Eddaowdi Aomar, Ahachhach Mohamed, Abrahim Al Rafiky  y Mokhtar Lachhab iniciaron esta huelga de hambre "en protesta contra la política de marginación y saqueo de los recursos naturales del Sáhara Occidental".
 
Casi 60 días después – advierten - los huelguistas han entrado en la fase donde las catalepsia se repiten cada vez más regularmente con graves e irreversibles consecuencias para su salud. La tarde del pasado domingo 5 junio Ahachhach Mohamed, Ddriss Zagara y Abrahim Al Rafiky sufrieron graves pérdidas de conciencia y fueron trasladados al hospital regional como consecuencia de complicaciones intestinales y sufriendo diversos síntomas que también presentan el resto de sus compañeros. Entre ellos, cardiopatía severa, daños renales, vómitos con sangre, problemas neurológicos y complicaciones respiratorias.
 
Simultáneamente a esta acción de protesta, se han venido realizando diversas manifestaciones en contra de la política de represión y marginación aplicada por el reino de Marruecos en los territorios ocupados.
 
Desde Askapena mostramos nuestra solidaridad a los huelguistas y al pueblo saharaui.
 
Sahara Horra!

Herriok independentzia!

Euskal Herriaren lagunak: Mugarik gabeko elkartasuna. Elkarrizketa

Pasa den asteburuan Euskal Herriaren Lagunak izan dira Euskal Herrian. 50 ordezkari izan dira gure artean: Bologna, Milano, Florentzia, Berlin, Kolonia, Paris, Rennes, Lille, Suitza, Danimarka, Irlanda, Gaztela, Madril, Leon, Andaluzia eta  Herrialde Katalanetatik etorriak.

Ostiralean bertan, Euskal Presoen senitartekoekin batera ostiraleroko ekimenean parte hartu zuten.

Hala Bedi irratiko A desalambrar irratsaio internazionalistako lagunek Milanoko kideekin bildu ziren, euren lanaren nondik norakoak kontatu eta Milanoko errealitatera gerturatu asmoz. 

Descargar la entrevista

Artículo en catalá y en castellano de un compañero  de los països catalans que tomó parte en el encuentro y que escribió una crónica sobre EHL para el próximo número del semanario de comunicación La Directa

Orriak