4 urte Eva Forest gabe, gurekin zaude Eva

eva forestEva Forest orain 4 urte joan zitzaigun lur honetatik, bere oroitzapenak bizitzen gaitu ordea. Eva eta Alfonso Euskal Herriaren ohorezko lagunak dira, eta oro har munduko herrien lagunak dira, bestelako mundu baten alde borrokatzen diren herrien lagunak bereziki.

Eva internazionalismoaren ezinbesteko erreferentzia da. Inperialismoak eragindako errepresioa, genozidioa, tortura, etab. ikertu eta salatzeaz batera errepresaliatua babestu eta bere samurtasun guztia eskaintzen zion neska aparta.

Lerro hauetatik gonbidatzen zaituztegu bere lana ezagutzera, barneratzera eta praktikan jartzera; hemen iradokizun batzuk, baina onena zeuek kuxkuxeatzea da:

Iraq: algunas reflexiones sobre la resistencia

Contra las trampas de la memoria

Euskal Herria en el fondo social europeo. Florencia, 8.11.2002

Preso maputxeak 63 egunez gose greban

Angoleko gartzelan preso dauden lau maputxek gaur 63 egun bete dituzte gose grebari hasiera eman ziotenetik. Laurak oso une larrian daudela zabaldu dute, ekainaren 3an epaiketa injustua eta lege antiterroristapean egina deuseztatu zezaten eskatzeko hasia. Martxoaren 15ean hasi zuten protesta, eta Hector Llaitul 43 urteko kideak 20 kilo inguru galdu  ditu dagoeneko. Esku eta hanketan kalanbreak ditu eta insommioa eta bestelako zailtasunak ditu egunerokoari aurre egiteko. Jonathan Huillical, Jose Huenuche eta Ramon Llanquileo ere egoera bertsuan aurkitzen dira.  Presoen bozeramailea den, Natividad Llanquileok esan berri du, oso egoera tamalgarrian egon arren osanunari dagokionez, tinko daudela eta aurrera egingo dutela erantzun egoki bat jaso arte Apelazio Gortearen edo Gorte Supremoaren eskutik. Askapenatik elkartasun beroena bidaltzen dizuegu, une latz hauetan borrokan ari zareten maputxe preso politikooi.

Maputxe preso politikoak kalera!

Lege antiterroristarik ez!

Marichiwew! Jo eta ke irabazi arte!

Al Naqba egunero

al naqbaRuben Sáchez militante internazionalistak info7 irratian eginiko kolaborazioa.

Al Nakbaren 63. urteurrenak 16 hildako utzi ditu Libanon, Golameko gailurretan (Sirian) eta Jerusalemen-en. Al Nakba bera eta hildakoek utzi diguten geografia aukera ona da Palestinak pairatzen duen okupazioa eta genozidioa azaltzeko.

Al Nakba-k hondamendia esan nahi du eta palestinarrek horrela izendatzen dute Israelgo estatuaren sorrera 1948an, eta ez pentsa zerbait sinboliko hutsa denik, 'hondamendia' ez da soilik beren gustokoa ez den 'estatu' bat sortu zelako. Israelgo Estatuaren ezaugarri nagusia, sionismoan oinarrituta, palestinarren kontrako bazterkeria da. Israel da judutarrentzat, Apartheidaren sudafrika txurientzat zen bezala. Eta indarrez ekin zioten helburu horri: Deir Iassin herrian israeldarrek egin zuten sarraskiak palestinarrek euren etxeak uzteko izua zabaltzea zuen helburu eta horren ondorioz, milaka palestinar errefuxiatu bilakatu ziren, euren etxeak utzi ondoren Gaza eta Zisjordanian ez ezik inguruko herrialdeetan ere babestu ziren.

Palestinar herriarekin elkartasuna Bilbon, Gasteizen, Izarran, Bermeon, Getxon eta Sopelan

Nakba eguna gogoratzeko hainbat lagunek parte hartu zuten Euskal Herriko hiri eta herri ezberdinetan joan den asteburuan. Bilbon, larunbatean, elkarretaratze burutu zuten hainbat lagunek Indautxuko "Imaginarium" jostailu dendearen aurrean "Ez jolastu Palestinar zapalkuntzarekin" kanpainaren barruan.

Egun eta ordu berean, Gasteizko lagunek jostailu denda honen aurrean biderkatu zuten palestinar herriarekiko elkartasuna. Baina Gasteizko ez da izan Araban egin zen ekintza bakarra, Izarrako gazteak egunean zehar hitzaldia, manifestazioa eta kontzertua antolatu baitzuten.

Igandean, Nakba egunean Bemeko Askapenako kideek informazioa zabaldu eta palestinar janaria prestatu zuten. Gainera, sensibilizazio lana handia egin zuten astean zehar herrian eginiko muralekin.

Bestetik Uribe Koskago gazteek bat egin dute deialdiarekin Getxoko San Isidro jaietan pankarta, kartel, ikurra eta ohar publiko baten bidez, Eta datorren asteotan Sopelako Plaza Beltza Kulturgunean ikusgai izango den "Welcome to Palestina" erakusketari hasiera eman diote.

Orriak