Euskal Herria eraman eta mundua ekarri!

Gara eta Berrian argitaratutako iritzi artikulua.

Brigaden gaineko info +. Idatzi brigadak-abildua-askapena.eus helbidera.

Beti da sasoi egokia brigada baten bidez beste herri bateko prozesua, borrokak, egoera politiko-soziala eta abar ezagutzeko eta geure herrikoa beraiei lehen eskutik helarazteko, baina aurtengoa berezia delakoan gaude. Munduko hainbat bazter pil-pilean daude eta baita Euskal Herria bera ere: bizitzen ari garen une politikoaren gainean Euskal Herriaren lagunek duten jakin-mina ez da txikia.

Zorionez, herriz herri brigaden aurkezpenak inoiz baino gehiago ari dira egiten eta iazko iraileko sarekada errepresiboa pairatu eta gero (Walter, Gabi eta Unai ongi etorri!) kide eta laguntzaileen jarrera eta konpromisoa nabarmendu beharrean gaude. Horri esker, aurten ere herritar ugari brigaden ontzira igoko da.

Munduan zehar anitz dira ikasteko eta trukatzeko ditugun ikaspenak, eta aurtengo brigadetan horretan sakondu nahi dugu: brigadistak arloz arloko esperientziekin lotu eta geure herrira ekartzea: Argentinan edo Uruguain memoria historikoaren lanketak, Bolivian edo Venezuelan demokrazia parte hartzailearen oinarriak, Argentinan edo Venezuelan sistema produktibo alternatiboak: lantegi berreskuratuak, langileek sortutako kooperatiba horizontalak eta abar, transnazionalei jatorrizko herriek nola egiten dieten aurre Mexikon, eta jakina erresistentziaren ikur den Palestina bertatik bertara ezagutuz, boikota eta elkartasunaren lekukoari hemen eustea gero.   Adibide praktikoak, finean, Euskal Herrian mahai gainean dauzkagun erronkei aurre egin ahal izateko.

Brigadek prestakuntza, irudimena, borroka eta herrion arteko trukea eskaintzen dute, denon artean herrion etorkizuna marraztu dezagun, herrion mundua.

Julen Zulaika eta Fakun Aznarez (Askapenako kideak)

Arbizuko 'Palestinarekin elkartasunez' kontzertuen info guztia

hesian talco stupenda jones des-kontrol la maquina"Euskal Herria Palestinarekin elkartasunez" lelopean kontzertuak ospatuko dira Arbizun (Nafarroa) larunbat honetan Apirilak 9. Palestinar herriak bizi duen egoera krudelari, mikronofo eta anplifikagailuez eginen diote aurre emanaldi honetan. Horretarako, musika taldeak batu eta akorde eta melodiak jarriko dizkiote salaketa doinuei.

Arratsaldeko 8etatik aurrera!!!!!

Bideoak:

Talco (Italia),  Hesian (EH),  No Relax (Est. Espaniarra/Italia), Estricalla (Cantabria/EH) , Des-Kontrol (EH), Stupenda Jones (EH), La Maquina (Països Catalans/Italia)

Aldez aurretik azken sarrerak:
Altsasu: Lurrazpi y biltoki, Etxarri: Leku Ona, Arbizu: Karrika, Irurtzun: Pikuxar, Lakuntza: Sorginak, Iruńea: Ipar gorri, Herriko, Ezpala, Gernika: Gaztetxea, Bermeo: Txalaparta, Bilbo: gatazka, Sopela: PLaza Beltza, Arrasate: DAT, Donosti: Herria, Irun: Hazia, Gasteiz: txapelarri eta erdizka, Agurain: Herriko.

Promover el boicot no es antisemitismo

Varios medios catalanes, gallegos y vascos acaban de publicar un manifiesto en el que se descalifica la campaña de boicot a Israel, al considerar que está impulsando que se cometan «actos discriminatorios contra ciudadanos israelíes que reavivan el odio contra los judíos en general». El documento que aparece firmado, entre otros, por el senador jeltzale Iñaki Anasagasti, el euskaltzain Xabier Kintana, el ex vicepresident de la Generalitat catalana Josep-Lluís Carod-Rovira y la ex independentista y hoy tertuliana televisiva Pilar Rahola no puede estar más errado y ser más tendencioso.

Basque Info 2011.04.05

Orriak