A  zer abiada daraman munduak! Krisi ekonomikoak herrialde askotako  langileak kalean dauzka, Japoniako istripu nuklearrak energia  kontsumitzeko eta ekoizteko erak kinkan jarri ditu, arabiar herrialdeak  agintarien aurka altxatu dira, Wikileaks eta tankerako mugimenduek  gobernuen trapu zikinenak aireratzen ari dira, elikagaien salneurrien  etengabeko igoerak mundu osoko makina bat herrialde mobilizazioaren  bidean ipini ditu... eta Euskal Herria aro politiko berrira sartzen ari  da, kostata bada ere.