Eraso inperialistarik ez! Ez Libian, ez inon!

oabama sarkozy zapateroAskapenak ohar honen bitartez, lehenik eta behin bere elkartasuna adierazi nahi dio une latz hauetan Libiako herriari. Gaddafiren gobernuak herritarrekiko urteetan izan duen jarrera gutxi balitz, orain, mendebaldeko potentzia inperialisten erasoa jasan beharrean dira herritarrak. AEBen gidaritzapean eta europar estatu zenbaiten babesean, tartean Euskal Herria zanpatzen duten Frantziar eta Espainiar estatuek (PNVren legebiltzarreko babesarekin) egunsentiko odisea deituriko inbasio militar berri bat hasi dute egunotan.

Herritarren eskubideak bermatu asmoz nonbait, gerra hegazkin eta ontziek milaka misil eta bonba jaurtitzeari ekin diote eta Libiako herriari orain artekoa baino etorkizun hobea opa diogunez, ez dugu onartzen azken inbasio militar hau. Badakigu ongi jakin ere mendebaldeko atzaparrek, bertako baliabide zenbait, petroleo eta gasa batik-bat jo mugan dituztela, krisi energetiko ageriko baten atarian gauden honetan. Iraken egin bezala, kasu hartan suntsipen handiko armen mamua erabiliz, oraingoan Libia dute helburu. Indar okupatzaileak ordea, ez dira ari  bertako herritarren eskubideak defendatzearren; palestinar, Tamil, txetxeniar, Bahreim edo gainerako herri zapalduen eskubideen alde egiten ez duten bezala, kasurik gehienetan eurak dira gainera zuzenean edo zeharka zapalkuntzok burutzen dituztenak. Herriok gure askatasuna lortzeko dugun eskubide ukaezinagatik:

ERASO INPERIALISTARIK EZ!
EZ LIBIAN, EZ INON!

Islandiar sumendien errautsen beldur

iceland demostration

Ruben Sánchez, Askapenako auzipetua info7 irratian.

  1. Soilik hedabide handi-(mandi)-etan agertzen dena da albiste. (Zer dakit nik Islandiaz?)

  2. Azken 2-3 urtean behintzat Islandia soilik izan da albiste hango sumendiak lehertu eta botatako errautsek hegazkinen trafikoa ia Europa osoan galerazi zutenean.

  3. Orain, Afrika eta Asiako hainbat matxinadek gaurkotasuna dute hedabideetan eta gutxi-gehiago agertzen dira hedabideetan (desitxuratuegi bai, baina interes mediatikoa dute).

  4. Orduan zergatik ez da agertzen Islandiako matxinada hedabideetan?

La voz del sindicalismo vasco se hace oir en Buenos Aires

"Ni la represión ni las torturas nos apartarán de
seguir caminando hacia la independencia y el socialismo".

"El sindicalismo vasco independentista acompaña plenamente a la izquierda abertzale en su exigencia de profundizar la vía política para alcanzar la independencia y el socialismo", señaló el dirigente de la mesa nacional de la central sindical vasca LAB, Jagoba Zulueta, quien este sábado participó en un concurrido acto en el local que las Asambleas del Pueblo, poseen en el barrio de San Telmo, en Buenos Aires.

Bilbon eta Gasteizko kanpusean brigaden aurkezpenak

askapena brigadakbilbo brigaden aurkezpenak

Gasteizko kanpusean Filo fakultatean izango da lehen aurkezpena eguerdiko 12etan bihar asteartean eta Bilbon, berriz, Martxoaren 24ean (osteguna), 19:30etan Bilboko Errondabide Elkartean, non hitzaldia ere izango den: "Mundu arabiarra, iraultza gosez" Martxelo Diaz, Garako kazetariaren eskutik.

Orriak