Hondarribiko ostalarien elkarteak bertan behera utzi ditu isrraeldar sukaldaritzako jardunaldiak

israel hondarribia sukaldaritza

Benetan gaude pozteko: elkartasunak garaitu du sionismoaren itxurakeria eta ez da erraza izan. Batetik solidarioak eta bestetik parte hartzaileak: Gipuzkoako foru aldundia, Israelgo enbaxada, 4 israeldar sukaldari  Omer Miller, Eyal Lavie, Mika Sharon eta Yossi Elad, eta isrraeldar eta arabar errioxoar upategiak Yarden Golan Heights Winery, Remelluri, la Rioja Alta, S.A., Marqués de Murrieta, Finca Valpiedra, Conde de Valdemar, Luis Cañas eta Capçanes.

Eta hala ere, bertan behera geratu dira jardunaldiok.

Egun hauetan etengabeak izan dira borroka ideologikoan egin diren saioak: lagun palestinar bat Hondarribiko hainbat ostalariekin zuzenean hitz egitera joan zen, sare sozialetan hainbat lagunek Israelek Espainian duen enbaxadaren bozeramailearekin ika-mikan ibili ziren eta Hondarribiko udalari ere bidaltzen zizkioten iruzkinak, Noticias de Gipuzkoa egunkarian atzoko iritzi artikulua, Antxeta irratiko parte hartzea non, besteak beste, azaltzen den Irunen Pacbi manifestuarekin bat egin duten lagun guztiak eta udalaren jarrera salatu. Euskal Herria Palestina sareak ohar bat atera zuen herenegun antolatzaileen jarrera salatzeko eta boikotera deitzen...

 

 

Eta azkenean Hondarribiko ostalarien elkarteak atzera egin du adierazpen honen bidez. Ez da ahuntzaren gauerdiko eztula: pentsa ezazue nolako ponposoa egin duten jardunaldien aurkezpena Israelek espaniar estatuan duen enbaxadoreak, Hondarribiko alkateak (PNV) eta Iñaki Galdosek (11 bat) (gaur zuten prentsaurrekoa Hondarribin), 4 sukaldari isrraeldarren presentzia bertan behera utzi behar izan dute...

Zorionak zinez janari-zabor honen kiratsa zabaltzen ibili zareten lagun guztioi, orain berriro lanera Euskal Herria sionismorik gabeko larralde bihurtu arte!

Gora herrion elkartasuna, Euskal Herria Palestina sarea aurrera!!!

Basque info 2011.03.02

brigadak'11 aurkezpena Gasteizen

brigadak gasteizBrigaden aurkezpenak han hemen izango dira Euskal Herrian, eta hona iritsi zaigun aurrena Gasteizen izango dena. Brigaden eta internazionalismoaren oinarrizko ezagutzak eta aurtengo brigaden berezitasunak azalduko dira bertan, audiobisualen laguntzarekin.

Animatu eta parte hartu, hurrengo asteazkenean hilaren 9an Gasteizko Judimendi auzoko Paddy Shorts tabernan.

brigaden gaineko info +

Gazte independentisten bira internazionalista Andaluzian: kronika eta argazkiak

rafael gordillo euskal herriaandaluzia gazteak jaleo

Pasa den astean gazte independentistek hitzaldi sortabat eman zuten Andaluzian, hemen duzue kronika mamitsua, Bi gauza dira nabarmentzekoak, batetik hitzaldien arrakasta, parte hartzea eta sentitutako beroa, bestetik polizia eta neonazien jazarpena.

argazkiak

"Gazteria eta Errepresioa Euskal Herrian" zen hitzaldien goiburua baina ikusi ahal izan genuen bi elementuok sistema baldintzatzen duten borroka ororen errealitate direla, Euskal Herrian eta munduko edozein txokotan. Andaluzian giroa bero zegoen iritsi ginenerako, Europa Press agentziak hitzaldiei buruzko albistea bideratu zuen bertako zenbait komunikabidetan. Diario de Granada egunkarian esate baterako hau zen titularra : "Una asociacion de victimas pide prohibir un acto proetarra".

Orriak