Italiako herri mugimendua ezagutzen

ALTA FELICITÀ festibala bukatzean, uztailaren 31n, Milanera abiatu ginen bi kotxeekin eta eguerdi aldera ailegatu ginen. Transiti 28 CSOAn gure kontrapartearekin elkartu ginen eta bazkaldu genuen. Transitik 40 urte daramatza okupatuta, eta haren barne antolakuntzaz eta funtzioaz hitz egiten egon ginen: Lotta per la casa mugimenduarekin oso lotuta dago eta etxebizitzaren inguruko borrokan parte hartzen du.

Ongi bizitzea: heriotzaren politikatik bizitzaren politikara

2005etik aurrera Boliviako herria eraldaketa prozesu bat aurrera eramaten ari da. Indar eraldatzaileek 2 aukera dituzte: ordena zaharra mantendu edo benetako eraldaketa gauzatu. Benetako eraldaketa gauzatzeko mundua beste era batean pentsatu behar dugu. Europan  hegemoniko diren  neoliberalismo, kapitalismo eta patriarkatuak sortu duten gizartea dominazioan eta explotazion oinarritua dago. Eta hori Boliviara zein Latinoamerikara hedatu da. Mundua gizonaren (patriarkala), norbanakoaren (indibiduala), mendebaldearen (arrazista), ikuspuntutik pentsatzen da. Boliviaren erronketako bat da balore horiei buelta eman eta ondo bizitzea erdigunean jartzea. Nola? Bizitza emakumearen, indigenaren, langileriaren ikuspuntutik pentsatuz, kosmosarekin oreka mantenduz. Eta horretarako beharrezkoa da bizitza eta bizitzaren erreprodukzioa oinarri dituen politika, kultura eta ekonomia garatzea.

Utzi bakean Venezuela!

(abajo en castellano)

Venezuela Aurrera plataformatik Estatu Batuetako presidenteak egindako mehatxuak salatzeko beharrean aurkitzen gara. Inperioaren aurpegi garratzena erakusten digun presidente honek, demokraziaren etsaia eta arrazista ezaguna dena, Venezuelako Errepublika Bolibartarren aurkako eraso injerenzisten maila igo du berriro ere eta esku-hartze militarra aurrera eramatearekin mehatxatu egin du.

Norbaitek uste baldin badu bere eskuak Venezuelan sartzea erraza izango dela oker dagoela jakin behar du, Venezuelan herri aske eta burujabe bat dago, bere eskubideak konkistatu dituena eta edozein handiki inperialistaren gainetik bere duintasuna mantentzeko borroka egingo duena.

Ia bi hamarkadetan zehar Venezuelak erakutsi du benetako iraultza bat internazionalista izan behar dela eta gure partetik bandera hori altxatuko dugu gure elkartasuna beharra den bakoitzean. Guk Venezuelako Iraultza Bolibartarraren ondoan borrokan jarraituko dugu edozein egoeratan.

GORA IRAULTZA BOLIBARTARRA!!!

Deskolonizatuz eraiki, eraikiz deskolonizatu: Bolivia eta Euskal Herria

Independentzia lortu zuen Boliviak 1825ean,  baina eskubide osoko herritar izateko aukera ukatzen zitzaion gizartearen %90ari (emakumeak, indigenak, jabetzarik ez zeukatenak). Horregatik, esan daiteke barne mailako kolonialismoak eta menpekotasunak indarrean jarraitu zutela urte luzez.

Hala ere, Boliviako herri sektore ezberdinen erresistentziak nabarmenak izan dira: 1952an meatzari eta nekazariek Iraultza Nazionala burutu zuten. Indigenek lurraren gaineko eskubidea lortu zuten. Haatik, arrazismo ekonomiko, kultural eta politikoak jarraitu zuen. 2000. eta 2003. urteetan hainbat altxamendu gertatu ziren, tartean, herriak transnazional bat kanporatzea lortu zuen. Altxamendu horien subjektu politiko nagusia indigenak izan ziren. Hain zuzen ere, testuinguru horrek ahalbidetuko du MAS mugimendua Gobernura iristea eta, horrekin batera, deskolonizazio prozesu integral bat martxan jarriko da. Prozesu horrek hezkuntza, justizia, demokrazia eta ekonomiaren berdefinizioa ekarriko du, hau da, bizitza bera berdefinituko da.

Orriak