Leer el comunicado en Italiano, francés, portugués, inglés y castellano
Ver la galería de fotos de la VII Semana internacional de solidaridad con Euskal Herria
Ez dugu izterik aske haiek gabe! Euskal preso eta iheslariak kalera!
Askapenak, Euskal Erakunde Internazionalistak, NazioartekoVII. Elkartasun astea Euskal Herriarekin 2013ko martxoaren 2tik 10era, parte hartzera deitzen zaituzte
Gure askapen prozesuak bizi duen atal berri honetako ezaugarri esanguratsua da, egun, estatu espainiar eta frantsesak errepresioaren bidetik jarraitzen dutela eta etengabeko oztopoak ipintzen dizkiotela gatazkari, irtenbide politikoa emateko ahaleginari, alegia. Zentzu honetan, gure borrokan aurrera egiteko, ezinbestekoa da, luzamendutan jausi gabe, preso eta iheslarien egoerari aurre egitea, ehunka eta ehunka baitira gure herrian, askatasuna ostu dieten edota euren etxeak utzi behar izan dituzten gizon-emakumeak. Gatazkaren ondorioz diraute ataka zail horretan, eta gatazkari ezin zaio eskaini haiek ahaztuko dituen irtenbiderik.
Salbuespen neurrietan datzan espetxe eta zigor politika suntsitzailea desegin beharra dago: atzean geratu behar dira presoak euren etxeetatik urrun mantentzen dituen sakabanaketa, militante politiko hutsekiko jazarpen eta atxiloketak, gaixo larriak kartzeletan bahitzeko erabakiak eta bizi osora arteko espetxe zigor ezkutuak. Halaxe eskatzen du Euskal Herriak, aurtengo urtarrilean bezala, 100.000 lagunetik gora batzen dituzten manifestazio erraldoietan. Aipatutako egoerak desagertzea lehen urrats bat izango litzateke, halabeharrez presoak askatuko dituen eta iheslariak etxera ekarri beharko dituen irtenbiderako bidean.