Azaroak 24ko elkartasun jaialdirako deia eginaz Londres, Belfast eta Edinburgon dauden 5 euskal preso politikoen aldeko 5 bertso plazaratu ditu Londoneko Euskal Herriaren Lagunak-ek.
Ekarpen anitz biltzen ari gara askapena25 blogean. Horren adibide Aritz Ganboaren gutuna. Baina Euskal Herritik kanpo ere iritsi zaizkigunak badira ere.
Ni ez naiz artikulu, iritzi edo burutapen sakonik idazten duen horietakoa. Batetik idazteko trebetasun gabeziagatik eta bestetik iluminazio teoriko falta nabariagatik, beraz gutun hau irakurtzean bi gauza nabarmen antzemango dituzue: idazkera traketsa, eta askotan entzun edo irakurri diren ideiak.
Hala ere, gutun hau idazteko beharra sentitu dut, izugarrizko beharra! Bi gertakari nagusiki izan dira behar hau nire baitan piztu dutenak. Bata Askapenaren 25. Urteurrena eta bestea 25. urteurrenaren harira Askapenak antolatutako ekimen ugariak, eta hauetan ezagutzera eman digun manifestua.