Atxilotuekiko gure elkartasuna adierazteko eta AHTaren aurkako mugimenduaren kontrako errepresioa salatzeko, Bilbon, Gescrap Bizkaia eta Montepaschi Siena (Italiakoa) saskibaloi partidua hasi baino lehen konzentrazioa egitera dei egiten dugu: otsailaren 22an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, Bilbo Arena aurrean, Miribillan.
Solidaridad con los detenidos en Italia
CONCENTRACION en Bilbao el miércoles 22 de febrero a las 18:00 horas
Leer en castellano
Ver el cartel ampliado
Aurtengo urtarrilaren 26an, Italiako Poliziak Val di Susako AHTren aurkako mugimenduaren kontrako sarekada bat burutu zuen. Sarekada honetan 24 atxiloketa egin zituzten Italiako hainbat herritan, beste 14 laguni neurri gogorrak jarri zizkieten eta 50 baino gehiago bizileku eta etxe okupatu miatu ziztuzten. Ekainaren 27ko erresistentzia akanpada desalojatzearen ondorioz izandako gertakariengatik, “agresión y resistencia a la autoridad” karguak ezarri dizkiete. Erresistentzia akanpada hau Valle di Susako AHTren obretan zegoen kokatuta eta bertan poliziaren jarrera bortitza agerian geratu zen. Atxilotuen artean, Torino, Milano, Trento, Pistoia, Genova, Padova, Roma, Napoli eta Frantziako hainbat lagun zeuden.