Submitted by admin on Or, 2010/08/13 - 10:02
Gabi Basañez Askapeneko kidea (gara.net)
Ez da lehen aldia Preso Politiko Maputxeak gose greban ari direna. Aspaldi ekin zioten borroka tresna hori erabiltzeari. Harritzekoa izan daitekeena da, bai 2006an zein 2008an egindako gose grebetan aldarri berberak egon izana: maputxe komunitateen desmilitarizazioa eta Lege antiterroristaren deuseztatzea.
Pinochete gobernutik joan eta “konzertazio”ren gobernuak egon izan dira hamarkada luze batez Txilen, sozialdemokratak. Oraintxu berriz, Piñeira eskumako presidentea heldu berri da. Eta Gulumapun (Txile administraziopeko lurraldean) maputxe herriarentzat ezta egoera aldatu: euren kultur izaera eta burujabetzaren alde diharduten komunitateetan (sendiez osatutako auzo edo herri txikiak) behin eta berriro poliziaren sarraldiak, bertoko pertsonen iraindu, kolpatu, eraman, kartzelaratu. Bachelet andrearen azken gobernu “progresista”ren emaitzetako bat ume maputxeak torturatzearen salaketa jasatea izan da, ONUren kezka ere publikoki agertu zelarik. Bestalde, geroz eta arruntago bilakatzen ari da txielko karabineroenen razzia hauetan asaldatzen duten komunitateko autoritate espiritualak erasotzearena.
Submitted by admin on Og, 2010/08/12 - 10:40
Venezuelako Errepublika Bolibariarrean, zehazki Caracas hiriburuko 23 de Enero auzoan gauden euskal brigadistok, Nekazaritza eta Lur Ministerioko CIARA fundazioko kideek emandako hitzaldi batean egoteko aukera izan dugu.
Hitzaldi honen helburua, hiriguneetan akuikultura garatzeko xehetasunak hiritarrei modu zuzenean azaltzea izan da. Proiektu honen xede nagusia, hiritar orok elikadura burujabetza lortzea da. Horretarako, akuikultura tresna garrantzitsua izan daiteke; izan ere metodo honen bitartez hiritarrek elikadura orekatuagoa izateko aukerak zabaltzen dira. Hala ere, elikadura burujabetzak ez digu elikadura osasungarriaz eta iraunkorraz soilik solasten, herri guztien eskubideei buruz hitz egiten digu. Hiritarrek beraien jakiak askatasunean ekoizteko duten eskubidea berebizikoa baita.
Submitted by admin on Og, 2010/08/12 - 10:14
Calderonen agintaldia Mexikon 2006an hasi zen hauteskundeetan emandako iruzur baten ondorioz. Hilabete gutxiren buruan, narkotrafikoaren aurkako politika finkatu zuen, bere politikaren ardatz nagusia izango zena. Horretarako hainbat hiri militarizatu zituen horien artean Ciudad Juarez, hirian zehar polizia federalak eta militarrak zabalduz.
Submitted by admin on Og, 2010/08/12 - 10:05
'The coward slave, we pass him by
We dare be poor for all that'
(Koldarraren gainetik pasatzen gara
Dana dala, txiro izatera ausartzen gara)
Robert Burnsen olerkia, 2004an Eskoziar Parlamentuaren inaugurazioan abestu zena
Abuztuaren 6tik 8ra 4 euskal brigadakideak Scottish Socialist Youth-ek (SSY) -Eskoziar Gazte Sozialistek- antolaturiko gazte topagunera gonbidatutak izan gara. Kanpin dendak jarri eta 27 urte azpitik duten 40 bat neska-mutilek hainbat gai eztabaidatzera ekin diote tailerretan. Besteak beste, klima aldaketa, internet eta pirateria, patriarkatua...
Orriak