venezuela-2019

Venezuelako brigadaren azken kronika: Erasoen aurrean, osasun arloan ere herri antolaketa!

Guasdualiton, José Antonio Páez udalerrian (Apure Estatua), Kolonbiatik 20 kilometro eskasetara, osasun sistemaren egoeraren inguruan ikasteko parada izan dugu. Ezaguna da Venezuelak pairatzen duen blokeoa eta honek sorrarazten dizkion arazo, larritasun eta gabeziak. Logikoa den bezala, hauek osasun sisteman ere eragina daukate. Herriak egoera honen aurrean nola ekiten duen jakiteko, ospitale bat bisitatu dugu baita alboan dagoen farmazia komunitarioa ere.

Venezuelak pairatzen duen krisi ekonomikoa, nagusiki blokeo inperialistak eraginda eta barne praktika batzuek ("bachaqueoa", kontrol falta...) areagotuta, medikamentuetan eta medizina-materialetan ondorio larriak izan ditu. Izan ere, blokeoak hildako batzuk eragin ditu jada, medikamentu zehatz batzuk herrira sartu ezin izan direlako.

Irakurri osorik!

Venezuelako brigadaren 3. kronika: Lurralde Antolaketarako ministro-ordearekin topaketa

Edgar Alberto Valero Acosta Venezuelako Errepublika Bolivarianoaren Lurralde Antolaketarako burua da, Planifikaziorako Herri Boterearen Ministerioaren ministeriordetzetako bat. Askapenaren brigadarekin izandako topaketan bere ministerioaren funtzioei buruz aritu zen baita 2019-2025 Aberri Plana osatzeko prozesu parte-hartzaileari buruz ere.

Venezuelako brigadaren kronika berri bat: auzo antolakuntzaren esperientziak Petaren

Auzo esperientzia interesgarri bat ezagutzeko parada eduki dugu, Petaren dagoen “El Otro Beta” mugimendu eskutik.


“Beta” hitzak gertaera negatibo bat adierazten du, ezbeharra. Erakundearen izenarekin adierazi nahi dute beraz, beste alternatiba batzuk posible direla. “El Otro Beta” erakundeak Venezuelako 14 lurraldetan presentzia dauka, proiektu ezberdinak garatuz. Auzoen gazteei zuzentzen dira nagusiki haien jarduerak, esklusio egoerak saihesten saiatuz. Beren ekimenetan auzo-antolakuntza eta herri boterea eraikitzea berebiziko garrantzia daukate, Venezuelan garatzen ari den eraldatze prozesuan aurrera egiteko.


Petareko parrokia Mirandako estatuan dago, baina Caracaseko hiri metropolitanoaren parte da. Honen ekialdean dago eta 800.000 bat biztanle ditu. Gune administratibo erraldoi honen Isaias Medina Angarita auzoan “Nucleo Cacica Urimare” zentroa dago, 8 urtez abandonatua izan zen eskola baten eraikinean. 2012an udalak, oposizioaren esku zegoela (Primero Justicia alderdia), eraikina eraitsi nahi zuen, baina auzokideek, El Otro Betaren bitartez, okupatu zuten bertan auzo-proiektu bat garatzeko.
Proiektuaren ardatz nagusia formakuntza da, baina jarduera produktiboak eta kulturalak ere egiten dira. 24 formakuntza eskola dituzte non joskintza, sukaldaritza, zirkoa, dantza, yoga, hiri nekazaritza, kamiseten serigrafia, ingelesa, telefono mugikorren konponketa, elektrizitatea, etab. irakasten diren. Tailerretan ekoitzitako produktu asko auzoan saltzen dira. Venezuelako Hezkuntzarako Herri Botererako Ministerioak hitzarmen bat du beraiekin bertan egindako ikasketak homologatzeko; horrela urtero izaten dituzten 200 bat ikaslek lanbide heziketako titulazio bat lortzen dute. Gobernuak diru laguntzak ematen ditu eta laguntza hauei esker, informazio teknologiak ikasteko gunea dute, baita grabaketetarako estudioa edo serigrafia tailerra ere.


Lekua udalarena da eta oraingo udalak proiektua babesten du. Hala eta guztiz ere, “El Otro Beta”-ko kideen kezka udal gobernuaren aldaketarekin zor zitekeen arazoa da, baldin eta gobernu berriak lekuari beste erabilera bat emango balio. Horregatik udalarekin eraikinaren lagatzea negoziatzen ari dira, aldaketa politiko hipotetiko batean, proiektuaren etorkizunak arriskurik eduki ez dezan.


Hugo Chávezek martxan jarri zituen hainbat misioetan parte hartzen dute, hala nola, Misión Ribas (nagusientzako batxilergoa) eta Misión Cultura. Heziketa politikoa zeharkako ikasgaia da ikasle helduentzat, formakuntza politikoa berebiziko garrantzia baitauka. Modu honetan, lanbidea irakasteaz gain, ikasleengan klase kontzientzia lantzen saiatzen dira, baita komunitatearekiko maitasuna eta atxikimendua garatzen.

 

Venezuelako brigadaren lehen kronika Caracastik!

Abuztuaren 3an Corriente Revolucionaria Bolivar y Zamorako (CRBZ) 6 kideen hilketa dela eta beren omenez egindako ekimenean parte hartu genuen Venezuelan dagoen Askapenaren brigadakideok.

"Ticoporoko sarraskiaren militanteei omenaldia" Irakurri osorik!