“Euskal Herriak bidelagun gaitu” kanpaina aurkeztu dute EHL sareko kideek Leitzan
* Behean EHL sareko kideen komunikatua euskaraz eta gazteleraz (abajo el comunicado de los EHL en euskara y castellano)
Euskal Herriaren Laguna (EHL) sareko kideek Madrilen burutuko duten manifestazio internazionalista batekin emango diote amaiera kanpainari.
Leitza izan dute aurtengo ikasturte hasierako topaketetarako bilgune eta Alemania, Italia, Irlanda, Paris, Madrid, Aragoi, Andaluzia, Portugal eta Herrialde Katalanetako EHL sareetako 25 ordezkari batu dira. Bertan Euskal Herriko askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan beraien konpromisoa berretsi eta ikasturte honetarako lan ildoak zehaztu dituzte.
“Euskal Herriak bidelagun gaitu” lemapean burutuko den urte osoko kanpainarekin Euskal Herriak bizi duen errepresio egoera eta adierazpen ezberdinak lantzeaz gain, herri libre eta sozialista baten eraikuntzan arlo ezberdinetan ematen ari diren pausuak ezagutzera emango dituzte.
Leitzan eginiko agerraldian Ezker Abertzaleak eginiko estrategia aldaketatik 5 urte igaro badira ere Estatuek berdin jarraitzen dutela salatu dute. Horregatik, “Euskal Herriak bidelagun gaitu” lemapean ikasturte osokorako bi lan ildo nagusi markatu dituzte.
Alde batetik Estatu Espainiar eta Frantsesak burutzen duten errepresioa salatuko dute: dispertsio politika, preso gaixo larrien egoera, kondena beteta dutenena, eta epaiketa politikoak bereziki. Ildo honetan Euskal Herrian egingo diren dinamikak indartzeko konpromisoa hartu dute eta urtero legez urtarrilean burutzen den euskal preso eta errefuxiatu politikoen aldeko manifestazioa elkartasuna adierazteko bertan izango direla adierazi dute.
Bestetik, Euskal Herri libre eta sozialista baten eraikuntzan arlo ezberdinetan ematen diren pausuak ezagutzera emango dituztela azaldu dute. Erabakitze eskubidea, autodeterminazioa, independentzia, eta sozialismoaren eraikuntzan abian dauden maila sozialeko borrokak izango dituzte lan lerro honetan ardatz eta Aberri Eguna izango erreferentziazko data.
Ikasturteari amaiera eman eta dinamika guzti hauek batzeko, Madrilen manifestazio internazionalista bat burutuko dute EHL sareko kideek.
Hemen EHL sareko kideen komunikatua euskaraz eta gazteleraz.
Euskal Herriak bidelagun gaitu
Urtero bezala, Euskal Herriaren Lagunak (EHL) sareko kideak Euskal Herrira etorri gara Euskal Herriko askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan gure konpromisoa berrestera. Aurten, Leitzako herria da Askapenak antolatu dituen topaketak hartu dituen herria eta eragile ezberdinekin biltzeaz aparte, kurtso politiko honetako lan ildoak zehaztu ditugu.
5 urte igaro dira dagoeneko Ezker Abertzaleak estrategia aldaketa egin zuenetik, eta ordutik Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen alde asko dira antolakunde ezberdinek emandako pausuak. Hala ere, Estatuek berdin jarraitzen dute. Errepresioa ez da amaitu, are gehiago, gatazkaren konponbide justo eta demokratiko bat eskuratzeko ahaleginak zapuzteko ahaleginak geroz eta argiagoak dira. Herriraren eta EPPKko bitartekarien kontrako sarekadak edo epaiketa politikoen mantentzea jarrera horren adierazle dira. Bestalde, kapitalismoaren, patriarkatuaren eta españolizazioaren ofentsibaren handitzen ari da. LOMCE, lan erreformak edo eta grebalarien aurkako kondena bidegabeak Euskal Herriak sufritzen duen ukazio eta zapalketa egoeraren sakontzera datozen Estatuen tresna eta neurriak dira.
Horregatik, kurtso honetan, gure lana urte osoko kanpaina baten bitartez bideratzea erabaki dugu, “Euskal Herriak bidelagun gaitu”, Madrilen egingo den manifestazio internazionalista batekin bukatuko dena.
Kanpaina honetan, alde batetik, Euskal Herriarekiko Estatu espainiar eta frantsesak burutzen duten paper errepresiboa salatuko dugu. Dispertsio politika, preso gaixo larrien egoera, kondena beteta dutenena edo eta epaiketa politikoak, gure herrietan sozializatzeko lehentasunezko gaiak izango dira. Gainera, gure herrietatik Euskal Herrian egingo diren dinamikak indartu nahi ditugu, euskal preso eta errefuxiatu politikoen aldeko urtarrileko manifestazioa bezala. Gure elkartasuna adierazteko bertan egongo gara eta bidea zuekin egingo.
Bestalde, kurtsoaren bigarren partean, Euskal Herri libre eta sozialista baten eraikuntzan arlo ezberdinetan ematen ari diren pausuak ezagutzera emango ditugu. Erabakitze eskubidea, autodeterminazioa, independentzia eta sozialismoaren eraikuntzan irekiak dauden maila sozialeko borroka ezberdinak izango dira lann idlo honetako ardatz eta Aberri Eguna berriz erreferentziazko data.
Ikasturteari bukaera emateko, Madrilen manifestazio internazionalista bat antolatuko dugu. Manifestazio honekin, internazionalismoa praktika politiko bezala indartu eta Espainiko Estatuaren kapitalean kurtso osoan batutako indarra erakusten izango da: Euskal Herriak bidelagun gaitu!
Euskal Herria no camina sola
Como todos los años, los EHLs hemos venido a Euskal Herria para reanudar nuestro compromiso con la lucha de liberación nacional y social de Euskal Herria. Este año es el pueblo de Leitza el que está acogiendo los encuentros organizados por Askapena en los que, además de reunirnos con diferentes agentes, hemos acordado las lineas de trabajo para el curso político.
Hace 5 años que la Izquierda Abertzale hizo el cambio de estrategia, y desde entonces han sido muchos los pasos dados por todas las organizaciones que buscan la superación del conflicto en Euskal Herria. Aun así, los Estados siguen en sus trece. No solamente la represión no ha terminado, sino que observamos una clara y preocupante involución que no duda en desmantelar todo esfuerzo para una resolución justa y democrática del conflicto político. Las redadas en contra de Herrira y de los interlocutores de EPPK o el mantenimiento de juicios políticos son muestra de ello. Por otro lado, la intensificación de la ofensiva capitalista, españolizadora y patriarcal, mediante la LOMCE, las reformas laborales o las condenas a grebalaris vienen a completar este recrudecimiento de negación de derechos que sufre Euskal Herria.
Por ello, este curso, nos hemos propuesto encauzar nuestro trabajo mediante una campaña anual "Euskal Herria no camina sola" que culminará con una manifestación internacionalista en Madrid.
En esta campaña denunciaremos, por un lado, el ámbito represivo que conforman los Estados español y francés hacia Euskal Herria. La dispersión, la situación de los presos enfermos y los que han cumplido la condena, los juicios políticos serán temas prioritarios a socializar en nuestros respectivos pueblos. Además, queremos reforzar desde nuestros pueblos las dinámicas que desde Euskal Herria se van a llevar a delante, como la manifestación de Enero, a la que acudiremos para dar nuestro apoyo.
Por otro lado, en la segunda parte del curso, daremos a conocer los pasos que se están dando en diferentes ámbitos en la construcción de una Euskal Herria libre y socialista. El derecho a decidir, la autodeterminación, la independencia y los diferentes frentes abiertos sociales en la construcción del socialismo serán las problemáticas centrales que trabajaremos y que tendrán como punto referencial la celebración del Aberri Eguna.
Por último, para finalizar el año convocaremos una manifestación internacionalista en Madrid. Con esta manifestación nuestra intención es reforzar la necesidad del internacionalismo como práctica política y demostrar en la mismísima capital del reino de España, lo que iremos reivindicando a lo largo del curso: Euskal Herria no camina sola!
Porque la lucha es el único camino, Seguiremos adelante! Ni un paso atrás!
Gora Euskal Herria Askatuta!
Gora munduko herri borrokalariak!
Gora Internazionalismoa!