140 eragile batu dira dagoeneko elkartasunez manifestura

nakba palestina140 eragile batu dira dagoeneko elkartasunez manifestura. Horren inguruan manifestazio nazionala izango da Gasteizen Maiatzaren 16an (17:30etan, Bilbo plazatik) eta elkartaratzeak (beharago joan).

elkartasunez manifestuari atxikitu nahi izanez gero, bidali mesedez email bat israeliboikot@gmail.com helbidera, eta bertan zuen izena, arloa eta kontaktua bidali. Orain arteko atxikimenduak beharago ikusi ahal dituzue.

61 URTE ETA GERO, NAKBAK BIZIRIK DIRAU

        1948ko maiatzaren 15ean Israelgo Estatua sortu zuten. Palestinarrek Nakba, Hondamendia deitzen diote egun horri. Estatua sortu baino lehenagotik, israeldarrek garbiketa etnikoari ekin zioten, ahalik eta lurralde gehien kontrolatzeko eta ahalik eta palestinar gehien hiltzeko edota erbestera bidaltzeko. Orduan ia 800.000 palestinar euren etxeak uztera indarrez behartuak izan ziren, errefuxiatuak bilakatuz. Egun, lau milioi baino gehiago dira errefuxiatu, populazio palestinarraren gehiengoa.

        Nakbatik 61 urte pasa badira ere, palestinarren egoerak ez du hobera egin. Are gehiago, biziki okertu da. Ordutik hona, Gaza eta Zisjordaniaren okupazioa, kolonien ugaltzea, Apartheid harresiaren eraikitzea, Gaza espetxe erraldoia bihurtzea, sarraskiak, atxilotze masiboak eta abar luze bat pairatu behar izan dute.

        Urte luze eta mingots hauetan, nazioarteko komunitateak ez du ezer egin palestinarren eskubideen defentsaren alde. Zenbaezinak bihurtu dira Nazio Batuek eta beste erakundeek onartu dituzten ebazpenak, baina ez dira inoiz indarrean jarri. Israelek entzungorrarena egin du eta palestinarren aurkako zapalkuntza aurrera eramateko ez du oztoporik izan.

        Egoera honi aurre egiteko eta palestinarren eskubideen defentsaren alde egiteko, 200 talde palestinar baino gehiagok Israelen aurkako nazioarteko boikota egiteko deia egin zuten. Hegoafrikako apartheid suntsitzeko tresna eraginkorra izan zen nazioarteko boikota eta egun palestinarrek pairatzen duten bazterkerian oinarrituriko Estatu sionistaren okupazioari aurre egiteko baliogarria izan daitekelakoan daude. Horregatik, palestinarren eskubideak bermatzen ez diren bitartean, Israelekin harreman diplomatiko, ekonomiko, kultural eta abar apurtzea eskatzen da.

        Euskal Herrian bat egiten dugu deialdi horrekin eta boikota indartzeko konpromisoa hartzen dugu. Ildo horretan, "Elkartasunez" manifestua jarri dugu martxan. Tresna honen bidez, arlo desberdinetako eragileak boikotaren aldeko eragile aktiboak bilakatu nahi ditugu palestinarren askapena lortzen laguntzeko.

        Honekin batera, Nakba dela eta, mobilizazioak eta ekitaldiak izanen dira hainbat Euskal Herriko hainbat herritan ostiral honetan. Larunbatean, berriz, manifestazio nazionalera deitu Askapenak Gasteizen, Bilbo plazatik 17.30ean abiatuta.

        PALESTINA ASKATU!!
        ISRAELI BOIKOT!!

 

Elkartaratzeak eta beste

 

Gasteizko Filologia Fafultatean: Maiatzak 13, hitzaldia, 12etan 008 gelan. (IAk antolatuta).

Azpeitia: Maiatzak 15, ostirala, 19:30etan plazan.

Gernika-Lumo: Maiatzak 15, barikua, 20:00etan udaletxe aurrean.

Iruñea: Maiatzak 15, ostirala, 19:00etan Gaztelu Enparantzan (Palestinaren aldeko ekimenak deiturik).

Altsasu: Maiatzak 15, ostirala, Udaletxe aurrean arratsaldeko 7etan.

Trapagaran: Maiatzak 15, ostirala, 19:30etan.

Judimendi: Maiatzak 15, ostirala, palestinar bazkaria, hitzaldia eta kalejira (Gazte Asanbladak antolatuta).

Zarautz: Askapenak eta Xakela gazte asanbladak antolatuta:

  • Maiatzak 12: "astearte bidaiariak" Fernando Rojo eta Hodei Estebanek palestinan zehar egiñiko bidaiaren kontaketa argazki bidez. 19:00
  • Maiatzak 14: Hitzaldia: Palestinako gaur egungo egoera eta boikot kanpaña (Palestinan izandako brigadisten eskutik) 19:00
  • Maiatzak 16: Kontzentrazioa udaletxe plazan "palestinar herriarekin elkartasuna" 12:30tan
  • Maiatzak 17: Zinema:   "Paradise now"  2005  18:30tan

Asteartetik aurrera putzuzulon Palestinari buruzko argazki  eta afitxe erakusketa izango da. Palestinaren inguruko materiala ere salgai izango da.

 

Atxikimenduak

Musika mundua:

-Joseba Tapia

- EKON

-Governors

-SuTaGar

-Gatillazo

-D.J. Bull

-Idi Bihotz

-Viridiana

- Karrocerias Betoño

- Jul eta Txerra (RIP)

- Niko (MCD)

- Motorsex

- Obligaciones

- Abra Kadaveres

- Skunk D.F.

- Odolez Blai

- Banda Batxoki

- Kosetxa propia

- Sortuz

- Hesian

- Suspenders

- No Relax

- Patada en la papada

- Skatu

- D.A.R. (Dale ke a un Respira)

- Erantzun

- Humilitate

- Stockholms

- Despues de Todo

- Titadine

- Deadbrainside

- Diskoiraa

- Ezereza

- Metralleta

- Dirtaa

- MKT

- Audience

- Itaka

- Kaotiko

- Betagarri

-Sorkun

- Arrebote

- Vendetta

- Dentera

- Olatz Andueza

- Luisillo Kalandra

- Xabi Aldaz

- Infernuko hauspoa

- D.J Aiert

- Tximeleta

- Iosu Rubio eta Peio Reparaz (mussico banda haize berriak)

- Stupenda jones

- Jone

- The sekta

- EINA (Països Catalans-etako musika taldea)

- COR FORT (Països Catalans-etako musika taldea)

- Yellow page

- Gorka Urbizu, Berri Txarrak

 

Kazetariak

-Amparo Las heras

-Jesus Valencia

-Naroa Iturri

-Olatz Gallo

-Amaia Villanueva

 

Irratiak

-Arraio irratia

-Hala Bedi irratia

-Garraxi irratia

-Eztanda irratia

 

Gaztetxeak gazte Asanbladak:

-Gasteizko gaztetxea

-Judimendiko Gazte Asanblada

-Xakela gazte Asanblada

-Altsasuko gaztetxea

-Olaztiko gaztetxea

-Iturmendiko gazte asanblada

-Bakaikuko gazte asanblada

-Etxarriko gazte asanblada

-Arbizuko gazte asanblada

-Basetxe gaztetxea (Trapagaran)

 

Herri mugimenduak/taldeak:

-Mirentxin

-Ikasle Abertzaleak

-Elkartzen

-Eztanda Norte.(Hintxa taldea)

-Anitzak

-Whipala talde internazionalista

-Sakanako feministak

-Sakanako AHTrik EZ elkarlana

-Sakanako Euskal Herrian Euskaraz

-Altsasuko Bilgune feminista

-Bilboko Okupazio Mugimendua

-Komantxe konpartsa


 

Auzo elkarteak/elkarteak

-Gasteiz Txiki

-Judimendiko auzo elkartea

-Sailburua bizirik

-Errota Zaharra

-Zazpigaren alaba

-Zubi Ondo elkartea

-Argi Bidea elkartea

-Biltoki Lakuntza

-Olagarro elkartea (Hondarribia)

-Muara elkartea (Hondarribia)

 

Kultur taldeak:

-Kanpetzuko joaldunak

-Etxarriko joaldunak

-Orritz dantza taldea

-Iskidi Irurtzungo joaldunak

-Altsasuko kantariak

-Orritz dantza taldea

-Burtotza Mendi Taldea (Usansolo)
-Unkina Kultur Elkartea (Usansolo)

-Ateneu popoular X (Vilafranca del Penedès-eko elkarte kulturala)

 

 

Bertsolariak:

-Oihana Bartra

-Andere Arriolabengoa

-Ander Solozabal

-Xamoa

-Fredy Paia

-Amets Arzallus

-Iñaki Viñaspre

-Uxue Alberdi

-Egoitz Zelaia

-Iñigo Izagirre

-Oihane Perea

-Miren Artetxe

-Manex Agirre

-Jon Martin

-Boli

-Joseba Andoni

-Sustrai Colina

-Itsaso Paia

 

 

Antzerkia/Magia:

-Detritus teatrus

-Ramon Agirre

-Itziar Ituño

-Txan magoa

-La terra teatre (Països Catalans-etako antzerki elkartea)

 

Artistak

-Koldo Arnanz (margolaria)

-Larraitz Lazkano (margolaria)

-Jose Mari Morcillo “morkots” (marrazkilaria)

 

Idazleak/Itzultzaileak:

-Floren Aoiz

-Koldo Izagirre

-Beatriz Morales

-Castillo Suarez

-Alfonso Sastre

 

Kirolariak

-Irati Anda (Eskalada)

-Axio Flores (Aizkora)

-Kepa Acero (Surfa)

-Oier Mendizabal (pilota)

 

Irakasleak

-Fernando Mijangos

-Antton Mendizabal

-Ilune Basterra

-Iker Perkaz

 

Bestelakoak

-Streetwarriors denda (Bilbo)

-Paddy Shorts taberna (Gasteiz)

 

Norbanakoak

-Walter Wendelin (internazionalista)

-Nekane Martiarena (psikologoa)

-Amaia Iparragirre (liburuzaina)

-Arturo Carreño (Altsasuko zinegotzia IU-EB)

-Iñaki Mentxaka (alcalde de Olaztiko alkatea)

-Unai Hualde ( Altsasuko alkatea, alcalde de Altsasu )

 

-Jesús Maria Mendinueta (Arbizuko alkatea)

-Blanki Torres (Altsasuko udal teknikaria)

-Joseba Agudo (abokatua)

-Nerea Fernandez de Larrinoa (sindikalista)
-Miriam Diaz de Tuesta (sindikalista)
-Iker Saizar Elorza (langilea)

-Pablo Martín Galiana (langilea)

-Diego Carbajo (Soziologoa)

-Mitxel Elortza (musika irakaslea)

-Ibai Arrizabalaga. Ikaslea

-Igor Urrutikoetxea (sindikalista)

-Miren Aranguren Etxarte (Mugimendu feministako kidea)

-Ekaitz Elorriaga (langilea)