Adiorik ez, garaipenera arte Igor!
Submitted by admin on Az, 2014/01/15 - 17:32
Azaroaren 28an Brasilen, istripu larri baten ondorioz hil zen gure lagun, kide eta LABeko nazioarteko arduradun Igor Urrutikoetxeari merezi duen omenaldia Lezamako frontoian egingo diogu urtarrilaren 18an, larunbata, arratsaldeko 18:00etan.
Askapenako kideak ere bertan izango gara, lagun handi bat omendu eta bere ibilbide konprometitu, internazionalista eta borrokalaria txalotzeko. Tristuraz baina bidean jarraitzeko irmotasunez, mila esker Igor! Adiorik ez! Garaipenera arte!
Hamaika herri borroka bakarra!
Gora Igor!