Ahmad Sa'adat: "Bi estatuen sasikonponbidea errefuxiatuen itzultzeko eskubideari mehatxua da"

Ahmad Sa'adatBi estatuen sasikonponbidea Palestinako errefuxiatuak 1948an okupaturiko lurraldeatara
itzultzeko eskubidearen aurka doala nabarmendu du Palestina Askatzeko Herri Fronteko (PAHF) idazkari nagusi Ahmad Sa'adatek espetxeratua dagoen kartzela sionistatik igorritako gutun batean.

Gutuna maiatzaren 30ean igorri zuen Palestinaren aldeko Suediako talde bati. Bertan, Sa'adatek gatazkarekin amaitzeko irtenbide bakarra demokrazia ezartzea eta errefuxiatuen etxera itzultzeko bermatzea dela adierazten du.

Bide batez, Sa'adatek Gazako sarraskia salatzeko Europa osoan burutu diren ekimenak eskertu ditu. Honekin batera, Venezuelako presidente Hugo Chavezek egindako lana nabarmentzen du.

"Ohorea da niretzat Nakbaren 61. urteurreneko ekitaldietan parte hartu izana. Gure  eskubide nazional eta historikoak defendatu ditugu bertan, batez ere errefuxiatuek eure aberrira itzultzearena. Eskubide hauek dira gure buruzagi eta martiriek (George Habash, Abu Ali Mustafa eta Sabir Mohieddin, besteak beste) defendatu dituztenak. Palestinaren izaera ezezik Palestina historiko guztiaren demokratizaziorako zubia dira", adierazi du  Sa'adatek.