Argentinako brigada martxan da!
Argentina eta Uruguayko brigada ere abian da, eta lehen egunetik bertako borroka eta ekimenetan parte aktibo izaten ari direla azaldu digute. Lehen egunean esaterako CTA sindikatuaren barruan dagoen ATE (Asociacion de Trabajadores del Estado) ren mobilizazio sindikal batean parte hartu zuten.
Atzoko egunez, diktadura garaiko atxilotze, tortura eta hilketak burutu ziren Virrey Cevallos izeneko zentroan egon ziren. 2003an "deskubritu " zen zentro hau Aire armadaren inteligentzi zerbitzuak erabili zuela. Ildo horretatik jarraiki memori historikoaren aldarripean burutako ekimen batean parte hartu zutela ere azaldu digute.
Segidan Asociacion Euskaltzaleak elkartera gonbidatu zituzten. Bertan Lasa eta Zabala filma jartzekoak euskal zinearen ziklo batean. Filma ikusi ostean, euskal herriko brigadistek gure herriko egoeraren gaineko hitzalditxo bat emateko aukera eduki zuten. Bertan, Espainiar zein Frantziar estatuen zapalketaren inguruan jardun ete bereziki epaiketa politikoak izan zituzten mintzagai. Ondorengo solasaldian 30 pertsona inguruk parte hartu zutela ere azaldu digute eta amaieran ikusi bideoa grabatu zuten.
Laster kronika bat izango dugu, beraz adi! Bitartean, jarraitu zazu @argenturu15 brigadaren urratsen berri jakiteko!