Argentinako brigadaren lehenengo egunak: bertako errealitatea ezagutuz
Buenos Airesera iritsi bezain pronto, Radio Popular la Caterva irratira gonbidatu gintuzten. Gainerako brigadistak taberna batean utzi eta taxiz joan ginen brigadistetako bi. Zer galdetuko ziguten ez genekiela, irratiak dakarrenaren aurrean urduri. Bertan; Argentinara etortzearen zergatiez, egun bizi dugun egoeraren inguruan, gazteriaren inguruan eta krisiaz aritu ginen berbetan.
Bigarren egunean, ATE (Asociación de Trabajadores del Estado) sindikatuan hasi genuen goiza. Mahai bueltan, matea edanez, hartu-emaneko elkarrizketan. ATE, 1925.n sortu zen. “La Boca” auzoan, Buenos Airesen. Egun, 200.000 afiliatu ditu sindikatuak. Bere baitan, sail guztietako langileria barnebiltzen duelarik.
Eguerdian, Florida kalean, hilean behin egin ohi duten Euskal Presoen aldeko kale mozketan parte hartu genuen. Ekintzak bere baitan duen dinamikaz eta giza masaz harriturik, zer pentsa joan ginen ostalera.
Arratsaldez, Euskal Tabernara hurbildu ginen, gauean eskaini behar genuen mahai ingurua prestatzeko asmoz. Geure begiekin ikusi eta sentitu ahal izan genuen, taberna betetzen zihoanaren berotasuna. Ongi etorria, mahai bueltan hasi genuen, proiektore baten laguntzaz, “Borroka bizkarrean” dokumentala ikusiz. Kontestu horretan, barnealdeak buelta mordoa eman ostean, ikusi eta entzun ahal izan genituenaren ondorioz, hasi genuen aurkezpena. Euskal herriak gaur egun bizi duen egoeraren inguruan aritu ginen mahai inguruan. Afal ondorena, Uruguay-ko kantautore batek goxatu zuen giroa.
Hirugarren egunean, auzo txiro "villa" batean egon ginen. Ez genuen denbora askorik behar izan, Buenos Aires hiriburuak dakarren errealitate ezberdinen koktelaz ohartzeko. Denbora gutxian, zentroak dakarren mugimendu kaotikotik, errealitate gordinera igaro baikinen. Drogak, txirotasunak dakartzaten ondorioen aurrean aurkitu ginen. Bertakoek, hurbiltasunez kokatu gintuzten, ikuspegi historiko zein kontestualean. Egun dituzten proiektuak azaldu eta esku artean dituztenen azalpena eginez; ordenagailu gela, okindegia...
Astelehenean, IMPA fabrikara egin genuen txangoa. IMPA, Argentinan errekuperatutako lehen fabrika da. 1998az geroztik darrai martxan, kooperatiba moduan. Beren lan produkzioa, jarraia delarik. Eurak izan dira, lana, borroka eta kultura kontzeptuak, bultzatu dituztenak. Munduan modelo honetan funtzionatzen duen fabrika bakarra da. Berauek, IMPAren barnean; kultura zentru bat, hezkuntza popularra, Langileriarentzako unibertsitatea.. dituztelarik, beste proiektu batzuen artean.
Asteazkenean, ATE sindikatuak, ganadutegi batera gonbidatu gintuzten. Bertako ingurua ikusi, lan egiteko era eta “asado” baten bitartez otordu bat egiteko asmoz. Bertakoen berotasunez eta gertutasunaz lagundurik, eguzkipean, ederki bazkaldu genuen. Euskal herriko eta Argentinako kulturaz, politikaz, bizitzeko eraz hitz egiteko aukera bikaina izan genuelarik.
Argentinako brigada