Argentinako EHL sareko kideek ere euskal presoen etxeratzea aldarrikatu zuten
Hilabeteko azken ostiralarekin bat kalera ateratzeko deialdia egin zuten Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek. Argentinan elkarretaratzea burutu zuten azaroaren 29an. Palestinarekiko nazioarteko elkartasun eguna izanik, presten izan zituzten preso palestinarrak ere.
Eguerdi aldera, “No a la dispersión! Presos y presas políticas vascas a casa!” zioen pankartarekin batera presoen etxeratzea aldarrikatzen zuten banderola eta ikurriñak zabaldu zituzten. Ordu bete luzez egon ziren bertan megafoniaz euskal preso politikoen bizi duten dispertsio politika itogarria deskribatzen zuen bitartean. “Casi 500 compañeros y compañeras que no bajan la guardia y que reivindican la independencia para su pueblo” azaldu zuen. Preso gaixoak ere presente izan zituzten, “a los que no se les brinda la atención sanitaria que necesitan”.
Ekimenean Palestinako banderak eta presoak ere gogoan izan zituzten. Argi azaldu zuten milaka direla Israeleko espetxeetan preso aurkitzen direnak, tartean baita haurrak ere. FPLPko Ahmad Saadat kidearen askatasuna ere aldarrikatu zuten.
Elkarretaratzea baliatuz eta Fernando Esteche eta Boli Lezcano argentinako preso politikoak, naiz orain urte batzuk Corral de Bustos atxilotutako kideen askatasuna eskatzen zuten bitartean, La Heras zonaldeko petrolio langileen senitarteakok batu ziren, bizi arteko espertxe zigorrera kondenatuak izan zirenak epaiketa ustel baten ondorioz. Euskal eta palestinako presoen aldeko oihuekin bat egiteaz gain, beraien senitartekoek egoeraren berri ere eman zuten aditzera.