"Asier eta biok" filma proiektatuko dute Milanon

 

Milanoko jendarteak Euskal Herriko borrokaren gordinak ezagutzeko Asier eta Biok filmaren proiekzioa antolatu du Milanoko Euskal Herriaren Lagunak-ek. Beste behin ere, gure borrokaren errealitatea ezagutarazten jarraitzen dute gure herriarekiko elkartasuna zabaltzeko asmoan. Euskal Herriaren alde egiten den elkartasunaren beste adibide polit bat.