Askapenaren elkartasun mezua Gaztelako Herriari
Pasa den azaroaren 27an Madrileko auzo ezberdinetara zabaldu zen sorgin ehiza baten lekuko izan ziren herritarrak. Goizaldeko ordu txikitan Espainiako indar polizialak bere makinaria errepresiboa martxan jarri eta 30 kide antifaxista atxilotu zituen.
Madrileko eragile eta mugimendu ezberdin askok salatu dute atxiloketa hauen atzean egungo sistema eta ereduaren aurkako mugimendu oso baten kriminalizazio saiakera argi bat dagoela. Ez baita kasualitatea atxilotuak ideologia, mugimendua eta antolakunde ezberdinetako partaide aktiboak izatea, ez baita kasualitatea atxiloketak gertatu eta bi egunetara Ministroen Kontseiluak “Ley de Seguridad Ciudadana” delako ante-proiektua onartzea, ez eta hedabide ezberdinek zabaldutako mezu desitsuratua bera ere.
Askapenak bere elkartasuna adierazi nahi dio aurreko astean modu bortitz eta bidegabean atxilotuak izan ziren 30 kideei, bai eta gaztelako herriari ere. Ildo beretik errepresio eta kriminalizazio ahaleginen aurrean borrokan tinko jarraitzera animatzen zaituzte.
Gertakarien aurrean aztelako eragile ezberdinen irakurketak:
Izquierda Castellana: “Ni estado democrático, ni Estado de Derecho”
Yesca: “Arriba l@as que luchan, arriba las brujas”
Koordinadora antifaxistaren: “Stop Represión, basta de montajes al movimiento antifascista”