Atxiloketen aurrean elkartasun babes zabala nazioartetik, bidelagun ditugu

Astelehen goizean berri txarrekin jaiki ginen. #StopDispersionNow manifestazio erraldoietik 48 ordu ere pasa ez eta berdez jantzitako mertzenarioak 16 euskal herritarren ateak bota eta bahituta eraman zituzten.

Atxiloketa hauen aurrean berehalako izan zen Euskal Herrian emaniko erantzuna, baina baita herri ezberdinetako Euskal Herriaren Lagunak sare, eragile eta norbanakoetatik jasotako elkartasuna ere. Hamaika izan dira Estatu Españolaren jazarpen salaketaren aldarria bere egin, mobilizatu eta atxilotu naiz euskal herriarrei beraien babesa adierazi diotenak.

Argi geratzen da errepresioaren aurrean, edo eta Euskal Herriko askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan ez gaudela bakarrik, bidelagun ditugula!

Hemen babes internazionalista honen adibide batzuk batu ditugu:

Komunikatuak eta mobilizazioak:

- Herrialde Katalanetako EHL sareko kideen mezua eta Gironan, Bartzelonan eta Vilafrancan buruturiko mobilizazioen argazkiak

- Argentinako EHL sareko kideen mezua: “Otra vez el fascismo español agrede con detenciones al pueblo vasco

- Madrileko LIBRE plataformaren mezua: “La Plataforma de LIBRE-Madrid denuncia la última detención de 16 vasc@s

- Bergamoko EHL sareko kideen mezua eta argazkia

- Argentinako “La asociación gremial de abogadas y abogados”: “No encarcelar la defensa penal. Libertad a los abogados vascos

- a Manca pro s'Indipendentzia (Sardinia) antolakundearen komunikatua: "Spagna: la legge del terrore"

- Endavant antolakundearen (Herrialde Katalanak) komunikatua: “Contra les detencions i la repressió al País Basc

- Arran antolakundearen komunikatua (Herrialde Katalanak): “#AbokatuakLibre #35akLibre | ARRAN davant la nova ràtzia repressiva contra l’Esquerra Abertzale”

 

Twitterren jasoak