Azken ordua: Euskal brigadista bat atxilotua Palestinan!
Detienen a un brigadista vasco durante una protesta en Palestina
Askapena euskal erakunde internazionalistak irmoki salatu nahi du prentsa ohar honen bidez, euskal brigadista bat Palestinan atxilotu izana eta gure elkartasunik beroena adierazi nahi genioke atxilotuari.
Al- Ma´sara herrian asteroko protestaldien baitan, militar sionistek atxilotu dute eta une honetan ez dugu bere berririk, Igor Goikolea gasteiztarra da atxilotua.
Azken kronikan brigadistek idatzi bezala, bi gazte europear atxilotu eta kanporatu zituzten protesta batean parte hartze ari zirela, oraingoan, euskal brigadista bati heldu zaio, sionismoaren oldarraldia gertutik ezagutzea.
Hala eta guztiz, internazionalismoa behin eta berriz kolpatu arren, jakitun gara herriok elkar babesten eta elkarri laguntzen jarraitu behar dugula:
Ez gaituzue geldituko!
Internazionalismoa ez da delitua!
Gora Palestina askatuta!