Azken ostiraleko deialdiaz EHL sareko kideak kalera atera ziren dispertsio politika salatu eta presoen etxeratzea eskatzeko
* Torino (@t_rebora bidez )
Hilabeteko azken ostiral guztietan Euskal Herriko hiri eta herri bakoitzean egin bezala, azaroaren 28an, Euskal Herriaren Lagunak (EHL) sareko kideek elkarretaratze eta ekimen ezberdinak antolatuko zituzten beraien herrietan dispertsioaren amaiera eta presoen etxeratzea aldarrikatzeko. Behean argazkiak ikusgai, laster gehiago.
Urrian Leitzan eginiko topaketetan aurkeztu bezala, Euskal Herriaren Lagunak sareko kideek ikasturte honetan Euskal Herriarekiko beraien elkartasuna “Euskal Herriak bidelagun gaitu” izeneko kanpainan garatuko dute. Lehen egiteko bezala, Estatu Espainiar eta Frantsesak burutzen duten errepresioa salatzeko ardura hartu zuten. Honetarako, hilabeteko azken ostiralaren deialdiari erantzunez dispertsio politika salatu eta preso gaixo larrien egoeraren berri emateko ekimenak burutuko zituzten. Hala Paris, Madrid, Bartzelona, Malaga, Zaragoza, Buenos Aires, Berlin, Lisboa, Milano, Bergamo eta Torinon elkarretaratzeak burutuko zituzten Euskal Herriko herri eta hirietan enkarteladak burutzen diren aldi berean.
EHL saretik igorritako komunikatuan (irakurgai hemen), larritzat jotzen dute gatazka politkoaren konponbideraen alde azken urteetan eginiko urratsen aurrean Estatuek duten jarrera inmobilista. Horregatik, egoera honen aurrean, estatu espainiar zein frantsesa mugitu eta euskal preso politikoen auzian irtenbidea ematera behartzeko bide bakarra aktibazio eta herri mobilizazioa dela defendatzen dute. Horregatik, EHL saretik egoera sozializatu eta presoen askatasunaren alde kalera ateratzen jarraituko dutela adierazi dute.
Argazkiak:
*Paris
* Zaragoza (@Puyalon bidez)
*Lisboa
*Milano
*Belfast (@GilenGB bidez)
*Berlin (@libreberlin bidez)
*Bartzelona (@luca_rev bidez)