Azkenean iritsi gara Jerusalemera!

jerusalem judutarraGoizean goiz hostalera iritsi gara eta gainontzeko kideekin elkartu gara. Motxilak utzi eta atsedentxo bat hartu dugu.

10etan guztiok bildu gara gure Palestinako egunak antolatzeko. Jarraian bazkaldu eta Jerusalemeko Alde Zaharra ezagutzera joan gara. Bertan, beste hainbat gauzen artean, Jerusalem ekialdearen eta mendebaldearen arteko ezberdintasunak ikusi ditugu. Jerusalem palestinarra

Ekialdea Arabiarrena da eta Mendebaldea, berriz, Judutarrena nahiz eta Ekialdean Judutarrek etxe batzuk okupatuak dituzten. Jarraian doazen argazkiekin argi ikusten da bi aldeen arteko ezberdintasuna.

(33 eta 41 argazkiak)

Begira uraren kudeaketa nola antolatzen duten!

Bestalde, atentzioa deitzeko modukoa Alde Zaharrean dauden kamara mordoska. Israeldarrek zein puntutaraino duten kontrolpean Jerusalem!

Alde Zaharra ikusi ondoren prentsa bulego alternatibo batera joan gara. Bertan Mikado Michel Warchawskirekin solasaldia izan dugu.

Mikado judutarra da, baina okupazio sionistaren  aurka dago. Aipatu dugun prentsa bulego alternatibo horretan egiten du lan. Prentsa bulego hau palestinarren eta israeldarren arteko elkarlanerako zubi bat da. Oso hitzaldi interesgarria izan da: okupazioak izandako garapena eta aurrera begira aurreikusten duena. Bestalde, boikotaren inguruan ere hitz egin dugu. Interesgarria benetan judutarra izanda gai honen inguruan duen ikuspegia: boikota tresna eraginkor gisa ikusten du.

Azkenik Hamas-eko kide batzurekin egon gara eta Euskal Herriko eta palestinako bi herriren arteko senidetza sinatu da bertan. Hitzarmen honekin batera solasaldia egin dugu beraiekin. Aipatu beharra dago, Hamas-eko kide hauek 3-4 urte espetxean egin ondoren kanporatze agindua dutela beraien gain. Kanporatze honen aurka erresistitzen ari dira Gurutze Gorriko eraikinean. Bertan gure elkartasuna adierazi ondoren gure hostalera itzuli gara.

Bihar egun berria izango da!