Badator Ordiziko II. Hilabete internazionalista!
Hemendik aurrera, otsaileko ostiral guztietarako badugu plana. Arratsaldeko 19:30tan gerturatu Ordiziko Gaztetxera eta parte hartu Askapenaren eskutik antolaturiko hitzaldi eta tertulietan!
Hilabete Internazionalistaren otsailaren 7an emango diogu hasiera. Lehen plater bezala herrialde arabiarren egoera eta bertako iraultzen ikuspuntu orokorra izango dugu mintzagai Martxelo Diazen laguntzarekin.
Bigarrenerako pasa den urtean Askapenarekin batera Palestinara brigadan joandako kideak izango ditugu gurekin batera gaztetxean. Sionismoa eta bere proiektu espantsionistaz hitz egingo dugu eta eta nola ez palestinarren aurkako errepresio eta militarizazioaz.
Hirugarren platererako, otsailaren 21ean Maputxe herriaren etengabeko erresistentziaren inguruko hitzaldia prestatu dugu. Horretarako Julen Zulaika Askapenako kidea izango dugu saioan.
Eta bukatzeko, postrea: Greziako krisiaren nondik norakoa azaltzen dituen pelikula eta gero kafe-tertuli txikia
Otsailareko plan ederra, ezta? Bakizue ba, animau eta parte hartu!
Hamaika herri, borroka bat!