Badatoz V. Formazio mintegiak "Herri jantzia, garaipenaren hazia"
Beste urte batez, datorren ekainaren 6ean Eibarren eta 13an Donostian “Herri jantzia, garaipenaren hazia” V. formazio mintegiak burutuko ditugu. Aurten gainera, Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean burutuko dugu lehen jardunaldia.
Aurtengoa bostgarren formazio mintegiak izango ditugu. Izan ere formazio politikoa oso beharrezkoa dela argi baitugu. Garrantzizkoa da kapitalismoak zein inperialismoak Euskal Herrian edo bestelako herri zapalduetan aurrera daramatzan erasoaldiak ezagutzea. Eta beharrezkoa da, zapalketa hauen aurrean altxatzen diren herri borroka esperientzia ezberdinak ezagutzea. Azken batean begirada altxatu eta herriok etsai bera dugula ulertzea da gure asmoa eta beraz, hango zein hemengo borrokaren arteko garrantzia. Gauzak aldatzeko, ikusi behar dira, ikasi, ulertu eta sentitu. Beraz, irakaspenez, pentsamenduz, hausnarketaz, esperientziaz… herria janztea da gure asmoa, Euskal Herri aske, burujabe eta internazionalista baten bidean aurrera egin eta garaipena eskuratzeko.
Aurtengo formazio mintegien lehen saioa Udako Euskal Unibertsitatearen elkarlanean antolatu ditugu eta ekainaren 6ean Eibarren burutuko dugun "Munduari so: XXI. mendeko inperialismoaren hausnarketa prozesu ezberdinen gakoei erreparatuz" jardunaldian. Bertan inperialismoaren oinarrizko ideiak landuta Latinoamerikan azken urteetan emandao borroka eta proiektuak landuko ditugu, bai eta hauen arteko talkak ere. Jarraian, arratsaldean arabiar mundura egingo dugu salto eta ustezko “arabiar udaberriak” utzitako ondorioa eta gaurkotasuna landuko. Azkenik, saioari amaiera emateko Europara itzuliko gara, historiari begirada azkar bat emanda egun ekialde-mendebalde arteko harremanak izango ditugu mintzagai.
Saioan izena emateko hemen izena eman besterik ez duzu, eta gehiago jakiteko beittu UEUko kideek eginiko elkarrizketa.
Ekainaren 13an berriz, formazio saioekin Donostiko Kortxoenean Gaztetxean (Gros) jarraituko dugu. Oraingo honetan, Europatik Espainiar Estatura egingo dugu salto eta bertan kokatuko dugu begirada. Izan ere krisi testuinguruan herrien askapen borroketan aukera eta noski, arrisku berri asko zabaldu dira eta hauen gaineko analisia egitea garrantzizkoa da. Europatik Espainiara eta jarraian Euskal Herrira. Epaiketa politiko eta sententzien aurrean bereziki azken urteetan abian jarri den herri erresistentzia uholde laranja izango dugu mintzagai, herriak harresiak eta desobedientziaren indagurnea eta ahulguneak gure herriaren askapena borrokak. Azkenik saioari amaiera emateko berriz ere begirada mundu zabalerako irekiko dugu, kasu honetan emakumeen zapalkuntzaren adibide ezberdinak aztertu eta beraz, herrian herri borroka feministaren forma eta aukera ezberdinez hitz egiteko.
Donostiko formazio saioetan parte harzteko idatzi herrijantzia@askapena.eus helbidera.