"Beldur dira, ez garelako beldur"

tienen miedo porque no tenemos miedo45 egun igaro dira Hondurasen golpe militarra izan zenetik. Zaila da pentsatzeak kolpeak aurrera egingo lukeenik AEBen esanetara ekin duten indar militarren, bertako enpresa pribatuen eta krimen antolatuaren babesik gabe. Bertokoek dioten bezala, lozorroan zegoen Honduras herria esnatu egin da orain arte ezagutu ez duten kontzientzia eta nazio duintasunarekin. Erresistentziak herri honen esperantza piztu du, aldaketa polítiko eta soziala posible dela sinistu du. Aldaketa honen aintzindari zen Manuel Zelayaren gobernuko proposamena: Batzar konstituziogilea eta konstituzio berri baten sorrera.

Erresistentzia ez dago bakarrik Manuel Zelayaren aldekoengandik osatua, gizarteko sektorerik ezkertiarrenek ere osatzen dute. Matiz ezberdinak dituzte beren artean baina denen lehen eta ezinbesteko pausua presidentea herrira bueltatzea. Zelayaren kargua ez da negoziatzen, herriaren burujabetza eta duintasuna ez dago salgai.

 

 

Kolpe militarraren lehen egunetik bapatekoa izan zen herriaren erantzuna baina orain gehiago antolatuz joan dira. Antolatuz joan diren heinean errepresioa ere gehituz joan da. Datu ofizialek 10 hildakoz, ehunka atxilotuz eta ehunka torturatuz hitzegiten dute baina herriak gehiago direla uste da.

45 egun hauetan eskubide polítiko eta zibil guztiak zapaldu dira, komunikabideen itxierak, kalera irteteko debekua, polizi kontrol etengabeak, tentsioa kaleetan eta abar luze bat.

Iragan asteartean, abuztuaren 4ean, hasi ziren Honduraseko bi herri handienetara iristea helburu zuten martxak; Bata Tegucigalpara, hiriburu administratibora, eta bestea San Pedro Sulara, hiriburu politikora. Astebetez ibili dira herriz herri, auzoz auzo, jendea martxara biltzen zihoan bitartean. Ez da herriak jarri duen zita bakarra, erresistentziak greba egunak deitu ditu ostegun eta ostiralerako (abuztuaren 13 eta 14rako). Bildur dira egun horietan pasa daitekeenarekin. Herriak baketsutzat definitzen du bere burua baina badira hainbat sektore armak hartu behar badira hartuko dituztela esaten dutenak. Galdera da: Bide baketsutik orain arte bezala ez bada ezer lortzen, gerra zibilera kondenatuta dago Honduras? Hilabete eta erdi besterik ez da pasa estatu kolpetik eta jada Micheletik inposatutako gobernuak hainbat oinarrizko eskubide sozial murriztu ditu, besteak beste ikasleei ikasteko ematen zitzaizkien diru laguntzak, ezkongabeko emakumeei bideratutako laguntzak,…

Honduras mundu guztiaren ahotan dagoen une honetan, harritzekoa da era nazioarteak duen presentzia eskasa herrian. Denek kondenatu dute golpe militarra baina ez dute pausu errealik eman eta hori herriak somatzen du eta kexu dira. Beste galdera bat dator askoren ahoetara: eta hau Colombian, Panamán, Perun… gertatu izan balitz, berdin horretan erantzungo luke nazioarteak? Berriro ere, horren ezaguna egiten zaigun leloa, lehenengo eta bigarren mailako herriak, eskubideen jabe diren hiritarrak eta eskubideak ez dituzten hiritarrak.

Honduraseko golpistek, latinoamerika osoan zehar eraikitzen ari den prozesuari danbateko handia eman nahi izan diote. Baina hasieran esan bezala, herria esnatu egin da, herria abian da eta beraien leloak dioen bezala “Bildur dira ez garelako bildur”