Bihartik aurrera ostegun internazionalistak Bilbo zaharreko Goizalde kultur elkartean
Submitted by admin on Az, 2015/01/28 - 18:23
Pasa den abenduaren 19an #brigadak15 aurkezpen egin osten urte berriarekin batera ostegun internazionalisten proposamenarekin datozen Bilboko Askapenako kideak. Hemendik aurrera, hileko azken ostegunetan (baita akaso beste egun batzuetan ere) Bilbo zaharreko Goizalde Kultur Elkartea internazionalismoaren erdigune bihurtuko dute.
Urtarrilaren 29an emango diote hasiera eta lehen hitzordu honetarako pasa den urtean Argentina-Uruguayn izandako brigadistek maputxe herriak bertan bizi duen egoeraren berri emango dute. Arratsaldeko 19:30etan izango da hitzaldia.