Bolibiatik brigadaren kronika: "Mujeres creando", talde feminista eta anarkista
Mujeres creando talde feminista anarkista bolibiar bat da. 1992an sortu zuten Maria Galindo, Mónica Mendoza eta Julieta Paredesek. Sormenaren bitartez aldaketa sozial bat bilatu asmoz. Julieta Paredesekin hitz egiteko aukera izan genuen La Pazen daukaten taberna-hostal-irrati-bulegoan.
Talde honek ez du ez gobernu ezta GKEekin ere lan egiten, proiektu politiko autonomo bat erreibindikatzen dute eta beste talde tradizionalekin izandako esperientziak erakundearentzat kaltegarriak izan direla deritzote. Mugimendu ez bortitza da eta sormena identifikatzen dute beren borroka modu bezala, famatuak dira beraien graffitiak adibidez.
Taldeko partaide izateko, ezin dute partidutan ezta sekta erlijiosotan egon eta ez dute militantzia bikoitza onartzen. 20 besterik ez direla zioen Julietak baina hala ere, ekintza konkretuetan jende gehiago gerturatzen zaie. Beraien borroka feminista bada ere, ez dute arlo horretara bakarrik mugatzen beraien militantzia. Tipnisen defentsan ere sartuta daude adibidez.
Borroka tresnetako bat La Virgen de los Deseos irratia da, 5 urte martxan doana. Hau pentsamendu anitzeko bezala defendatu zuen, betiere Mujeres Creandoren printzipioak jarraituz. "Mi mama trabaja" izeneko haurrentzako “eskola” feminista eta anarkista autogestionatu bat ere badute beraien lokalean. Aholkularitza juridikoa eta autodefentsa feministako kurtsoak ere ematen dituzte bertan besteak beste.
Oso kritikoak dira gobernuarekin, emakumeen presentzia handitu bada ere horrek ez dituela gai garrantzitsuan tratatzea ekarri azpimarratzen zuen Paredesek. Horretaz aparte, biolentzia matxistaren legea GKEek bultzatua izan dela zioen eta aldaketa ekarri beharrean poliziaren esku hartzeari garrantzia eman diola nabarmendu zigun, polizia biolentzia matxistaren protagonista handiena izanik.
Bestalde, talde sozialetatik badator ere gobernuak ez dituela kritikatu partiduen metodologiak zioen eta botere sozial eta ekonomikoak esku Aymaratara aldatzea ekarri duela seinatu zigun.
Informazio gehiagorako beraien web orria bisitatu dezakezue: http://www.mujerescreando.org/
2013ko Askapenaren Bolibiako brigada