Bretainiako askapen mugimendua, Frantziar estatuaren ertzean

Bretainia Frantziar Estatuaren ipar mendebaldean kokatua dagoen estaturik gabeko nazioa da. 4.500.000 biztanle ditu, eta ekonomia indartsua batez ere agroalimentarioan.  XVIan kolonizatu zuenetik, Frantziak sistematikoki gauzatu du Bretoien identitatearen eta kulturaren isilpeko jazarpena, asimilazioa. Administratiboki, lurralde historikoa osatzen duten Pays delakoak departamenduetan artifizialki banatuak izateaz gain, bost departamenduak bi erregiotan banatuak daude: lau Bretainia erregioan, eta bat, Pays de la Loire erregioaren parte da. Azken honetan dago kokatua Nantes, Bretainiako hiriburu historikoa.

Hizkuntzari dagokionez, historikoki Bretainian Bretoiera eta Galo hizkuntzak erabiltzen zituzten. Egoera oso larrian daude biak, ez dira hizkuntza ofizialak. Bretoiera 200 000 lagunek erabiltzen dute, eta Galoa, askoz ere gutxiagok. Hauen berreskuratzeko dinamikak martxan daude, indartsuena, bretoierarena denean. Gaur egun gau eskolek, langileendako 9 hilabeteko formakuntza intentsiboek eta Diwanek (Bretoierazko Ikastolak) ahalbidetzen dute besteak beste bretoieraren berreskuraketa.


Bretainiako mugimendu independentista, eskuin muturrarekin amalgamaz sufritzen

Mugimendu independentistaren sorrera XIXan kokatu behar dugu Bretainian. Garaian, burgesia baten esku zegoen aldarrikapena. XX. mendean zehar, eskuin eta ezkerreko independentismo korronteak nabarmendu izan dira. Eskuin muturreko mugimendu nazionalistak urteetan zehar hainbat sigla erabili izan ditu, gogoratuko dugun nagusia, Atzao izenekoa. Alemaniako faxismoarekin oso lotua izan zen. Naziek armatu egin zuten, eta Bretainian pasarterik odoltsuenen eragile ziren, erresistente, komunista, ezkertiar, autonomo, eta bretoien hiltzaile izan ziren heinean. Horrek nazionalismoaren kontrako sentimendu oso potente bat sortu du Bretainian, oraindik ere oso presente dagoena. Ezkerreko independentismoaren erronkarik handienetako bat iragan faxista horretatik deslotzea da oraindik ere.


Ezker mugimendua Irlandako eta Euskal Herriko influentziaz josita

Nahiz eta eskuin muturrak gogor egin bere kontra, Bretainian ezker mugimendua beti presente egon da. Irlandako mugimenduen influentziarekin garatuko ziren asko, 80 hamarkadan euskaldunei begira jarri aitzin. Besteak beste EMA (IKtik hurbil zen mugimendu politikoa), eta Bretainian egon ziren ETAko errefuxiatuekin izan zuten harremana.

hamarkada hasierako Frantziako lolardi kulturalarekin, Bretoi izaeraren berpizkunde bat eman zen. Garaian sortu ziren lehen Diwan eskolak, eta kalera iritsi ziren ere bretoia hizkuntzaren ofizialtasunaren lehen aldarrikapenak. UDB bretainiako alderdi ezkertiarra ere sortu zen (gaur egun zentroruntz mugitu dena), eta beranduago, Ipar Euskal Herrian IKrekin gertatu bezala, Armée Revolutionaire Bretone, Bretainiako talde armatua sortu zen. Beren ekintzak Frantziar estatuaren instituzioen eta azpiegitura handien aurka burutu zituzten. Hauen artean, Plévineko ekintza.

 

Mc Donalds-en kontrako ekintza, azkena

ARBren ekintzen helburua ez zen inoiz inor hil ala zauritzea. Zarata sortu eta aldarrikapenak egitea baizik. 2000an hala ere, McDonalds baten aurkako ekintza batean, enpresa mutilnazionaleko langile bat hil zen, istripuz. ARB talde faxistekin lotzen saiatu zen prentsa,  eta gizartearen sostengu dezente galdu zuten. Hori izan zen ARBk aldarrikatutako azken ekintza. Ordutik, antolatu gabeko hainbat taldeek ekintza pultualak egin dituzte, baina ARBk ez du sekula horien egiletza aitortu.

McDonalseko atentatuaren osteko kanpaina mediatiko horri aurre egiteko sortzen da ARBren alderdi legala, ezkerreko indar independentista, Breizhistance izenarekin. Gaur egun, 100 militantek osatzen dute alderdia, eta Bretainiar lurraldearen nazio askapenean eta eskubide sozialen defentsan dihardute lanean: Bretainiaren bateratzea, meategien aurkako borroka, Bretoieraren normalizazioa besteak beste. Beren gazte antolakundea Dispac’h da, (iraultza, bretoieraz).  

 

Historiaren berreskuraketa erronka

Mugimendu independentista bretoiaren sorrera eta bilakaera Alan Le Cloarec militanteak azaldu ditu. Bretoiek, eta bretainiako mugimendu ezkertiarrek beraien historiaz duten ezagutza eskasak kezkatuta, Bretainiako mugimendu independentistaren inguruko tesi doktorala osatzen ari da.


Carraix herritik hurbil, Le Kastell, urteetan zehar abandonatua egon den gaztelu bat okupatu du lagun batzuekin, autogestioa eredu, bertan bizitzeko. Gune irekia ere bada, Bretainiako kultura herrikoiarekin zerikusia duten FestNoz eta beste gertakariak antolatzen dituzte, inguruko herritarrekin harreman sakonak garatuz. Bertan elkartu ginen berarekin.