Brigada batzuk amaitu eta azkena hasi: Herrialde Katalanak.
Hasi da Herrialde Katalanetako brigada! Gaur Seu D'Urgell-ko ateneoan. pic.twitter.com/Bast2pDc9D
— Brigada Paisos 2015 (@Paisos_2015) September 7, 2015
Udara amaitu da, euria izan dugun arren, konpromiso internazionalista eguzki betean da egunez egun. Horren lekuko izan da gure ataria eta sare sozialak ere. Palestinatik hasi, Galiziatik pasa eta Mexikoraino, argazki, bideo eta kronikaz lagunduta brigadistek herri zapalduetako borrokak hurbildu dizkigute.
Orain Herrialde Katalanetako brigadaren txanda da. Zalantzarik gabe testuinguru interesgarri bezain gogorrakin aurkituko dira, eta ziur, irakaspen zein hausnarketa esperientzia aberatsak jasoko dituztela. Guk adi adi jarraituko ditugu twitterren @Paisos_2015 eta beraien kronika, argazki zein bideoak jasoko zuentzat.
Palestinako brigada kideek bideoz erakutsi digute Palestina eta okupazioaren gordintasuna. Pausoz pauso azaldu digute israelgo estatuaren politika kriminal eta basatia.
Gatazkaren gogortasuna ere bereziki hurbil bizi izan zuten Kurdistanen brigadan izandako kideek. Suruc-eko sarraskiak eta ondorengo presentzia militarra itogarria bertatik bertara ikusi eta bizi izan zuten.
Kurdistanen antzera Galizia ere brigada helmuga berriz izan da aurten. Laburra izan bazen ere brigada kideek argi hala azaldu ziguten: "Esperientzia ikaragarria izan da Galizako errealitatea ulertzea eta ezagutzea"
Saharako brigada kideen lan politikoa eten zuen Marokoko Gobernuak beste urte batez brigadistak Saharatik kanporatu zituenean, ez ordea beraien konpromisoa.
Argentina eta Uruguyen berriz, auzoz auzo herri botere, erresistentzia eta auto antolakuntzaren garrantzia azaldu ziguten aldarrikapen sozialak gauzatzera iristeko. Baita, nola ez, beste urte batez, memoria eta justiziaren irrintziak batu ere.
Brasilen berriz, formakuntza politikoaren garrantziarekin batera, lurraren eta elikadura burujabetzaren garrantzia azaldu ziguten brigadistek.
Venezuelan, hilabete oso bat hara eta hona, eztabaidan, tailerretan, hitzaldietan eta bisitetan pasa ostena, ideia argi bat azpimarratu ziguten brigada kideek: "Zailtasun eta kontraesanak kudeatzen jakin eta aurrera egitean datza kontuak".
Mexikon ere errepresioa eta beronen ondorioak ezagutu dituzte, lan egin eta komunitate zapatistetan aktibo izan dira, egunerokotasunean.
Herrion borrokak iruten!