#Brigadak14 aurkezten jarraitzen dugu
Submitted by admin on Ig, 2014/02/16 - 17:34
Dagoeneko hamaika hitzaldi eta aurkezpen egin ditugu, baina oraindik ere ez dakizula zer diren Brigadak? Zer den Brigadista izatea? Ikusi bideo hau, Topatuk pasa den urtean brigadetan joan ziren kideen esperientzia jasotzen da bertan.
Baina oraindik ere zalantzak badituzu, lasai. Datozen egunetan hitzaldi berriak antolatu ditugu eta seguru zure herrian edo inguruan ibiliko garela. Hurbildu, brigadista baten eskutik Venezuela, Sahara, Argentina, Uruguay edo Palestinako errealitatea ezagutzeko eta esperientzia pertsonala nolakoa izan den jasotzeko aukera izango duzu.
Hemen hurrengo deialdiak, egunak aurrera joan ahala informazioa zehazten joango gara eta data berriak gehitzen, beraz adi!:
- Otsailak 21; Ordiziko Gaztetxean Hilabere Internazionalistaren baitan Maputxe Herriaren erresistentzia nekaezinaz jardungo dugu oraingoan
- Otsailak 22; "Israeli Boikot" egunaren baitan 12:30tan Gasteizko Gastetxean pasa den urtean Palestinan izaniko Brigadistek bertan ikusi eta ikasitakoa azalduko digute
- Martxoak 7; Ibarran
- Martxoak 13; Laudion
- Martxoak 13; Legorretan
- Martxoak 14; Tolosan
- Martxoak 14; Lekeition
- Martxoak 21; Billabonan
- Martxoak 26; Gasteizen
- Martxoak 29; Hazparnen