Brigadaren kronika Bolibiatik: CEDIBeko zuzendariarekin bilera
Hona hemen aurtengo brigadaren kronika berri bat Bolibiatik: CEDIBera egindako bisita.
CEDIB (Centro de Documentacion e Informacion de Bolivia) 1985an jaio zen. GKEko hasierako lana Chapareko Giza Eskubideen zapalkuntza kaleratzea izan zen. Baina gaur egun askoz handiagoa da: ikertu eta jarraipena eman neoliberalismo ereduak sortarazten dituen aldaketak. Horretaz gain, egunero Boliviako 12 egunkari aztertzen dituzte, 7900 berri hilero. Urtero artxiboa 5 apaltegi hazten da.
Hau guztia finantzatu ahal izateko liburuak saltzen dituzte eta horrekin %20a lortzen dute. Beste %80a estatutik, nazioarteko erakundeetatik, proiektuak, beste erakundeetatik,… Orain dela gutxi arte Espainako cooperazioak dirua ematen zien, baina hori bukatu da. Gaur egun geratzen zaien nazioarteko kooperazioa Luxemburgo, Belgika eta Dinamarkatik dator. Aitortzen dute diru aldetik dependentzi harremanak dituztela eta gutxi barru beste era batean hasi behar izango dutela lanean.
Marco Gandarillas soziologoa, ikertzailea eta CEDIBeko zuzendari exekutiboa da. Askapenako brigada berarekin elkartzeko aukera izan genuen Cochabamban.
Gobernu aldaketari buruz galdetzean kritikoa agertu zen. Berarentzat gobernu honek gauza sinboliko asko egin ditu, baina gutxi jartzen dira abian. Adibide bat Hizkuntzetako lege bat: funtzionari guztiek derrigorrez bertako hizkuntza bat (quechua, aymara, guarani,…) ikasi omen dute baina ez Garcia Linerak ezta Evok ere ikasi dute. Unibertsitate indigenak asmatu zituzten, baina ez daukate baliabiderik. Indigeneen seme-alabak betiko unibertsitatera joan nahiago dute haienek aurrekontuak ez dauzkate eta. Beraren ustez, legeak badaude baina abian jartzeko aurrekonturik ez. Borondate ona ez da nahikoa.
Aldaketa on bat ikusten du. Zorionez indigeneen artean boterea dago baina Gobernuko base sozial asko aldatu da:
- Cocaleroak: Indar handia daukate gobernuaren barruan. Baina kolonitzaileak dira (gero eta lur gehio behar du), insektizidak erabiltzen dituzte,… Gainera drogen arazoa hortik dator.
- Contrabandistak: Talde askotako buruzagiak aberastu egin dira bestten kontu.
- Meatzariak: Printzipioz kooperatibak dira, baina ez geuk ulertzen dugun bezala. Kooperatiba hauetan politikariak sartuta daude eta ahalik eta etekin handienak lortu nahi dituzte. Horretarako ustiapen berriak irekitzen dituzte eta horrekin batera bai lurra bai ura kutsatzen dituzte.
Baina hau guztia salatzeko CEDIBek lanean jarraituko du. Aurrera egin ahal izateko arazo asko daukate konpontzeko (dirua, erakundeetako lege berri bat, lekuaren arazoa bai artxiboa bai bulegoak edukitzeko), baina horretan Marco baikorra agertzen da: CEDIBek jarraituko da sinesgarritasun handia daukalako. Are gehio, Cochabambako hiriak ondasun dokumentaltzat jo zuen.