Brigaden kanporaketak eta Saharar herriak bizi duen jazarpena salatzeko elkarretaratzea burutuko da datorren urriaren 9an Bilbon
Datorren urriaren 9an goizeko 10'30etan Bilbon Marokoko kontsulatuan aurrean Sahar herriarerekiko elkartasunez burutuko dugun ekimenean parte hartzeko deia egiten dugu.
Jakingo duzuen bezala, aurtengo udaran Askapenak Saharara antolaturiko 3 brigadak, bata bestearen atzetik kanporatu ditu Marokoko Gobernuak. Azken astean baita bi euskal herritar internazionalista ere.
Bi euskal internazionalista kanporatuak
Jarrera horrekin brigadisten lan politikoa oztopatu eta Saharako lurralde okupatuetan bizi den jazarpen etengabea estali nahi izan dute. Sahar herriaren independentzia aldarria estali nahi dute, eta horretarako, blokeo egoera ezartzeaz gain, Saharauien kontrako eraso, golpe eta erailketak, errepresioa, sistematikoki erabiltzen dute. Jazarpen honen azken isla izan da pasa den astean jaso genuen berria: Hassanna Elwali preso politiko sahararraren erailketa.
Brigadisten kanporaketak eta Saharako herriak bizi duen zapalketa egoera salatzeko urriaren 9an, Marokoko kontsulatuaren aurrean elkarretaratzea burutuko dugu eta gero, giza katea eginez Espainiako Gobernu ordezkaritzara bertaratuko gara, Sahar herriaren zapalketan nahiz brigadisten kanporatzean izaniko kolabazioa salatzeko. Askapenatik elkarretaratzean parte hartzeko eta Sahar herriarekiko elkartasuna adierazteko gonbidapena luzatzen dizuegu, bai eta borrokan tinko dirauen saharauien aldarria zabaltzen laguntzeko deia egin ere.
Gora Sahara askatuta!
Sahara Hurra!