Brigadisten eskutik Hebron (Palestina) gehiago ezagutzen

Udaran Askapenak antolatutako Brigadetan Palestinan izan ziren kideek bertan ikasi, ikusi eta bizi izandako errealitatea modu argi batean aurkeztu digute Naiz.info irakurgai dauden lanetan. Lan ederra eta txukuna Palestinar herriaz gehiago ezagutzeko.

"Estatu sionistaren presentzia etengabekoa da, zaintza militarreko dorre, kamara edota checkpointen bitartez, soldadu israeldarrek palestinarren mugimendu ororen jagole dira eta beraien misioa betetzeko praktikan jartzen duten injerentzia-mailaren inguruko ideia zehatza izateko, gauean edozein palestinarren etxeetara sar daitezkeela jakin behar da." Horrela azaltzen dizkigute  erreportaje honetan Hebron, Zisjordaniaren hegoaldeko hiririk handienean "Palestina osoan okupazioaren inguruan bizi diren bidegabekeriak".

Errealitate honetan 2008an ‘Youth Against Settlements’ taldea sortu zen, "urtetan zehar Hebronen gertatutakoek motibatuta eta horrelakoekin amaitzeko xedearekin". Helburu, ekintza nahiz kanpinak ere azaldu dizkigute Brigatistek "YAS: Kolonien aurka antolatutako gazteria palestinarra" izeneko bigarren erreportaian.

Brigadak iraun bitartean Hebrongo Qiryat Arba kolonia judutarreran inguruak ezagutzeko aukera ere izan zuten. Asentamentu politikaren adierazgarri garbia den Al Rajabi eraikina auzibidean da, palestinarrei ala judutarrei dagokien erabakitzeko. Auzi berean ‘Firing zone 918’ zonaldearen inguruko erabakia hartuko dute, praktika militarretarako gunea. Baina gehiago eta zehatzago jakiteko hirugarren erreportai hau irakurri besterik ez duzu.

Hitzekin ez ezik, irudien bitartez ere argi ikus dezakegu bilduma honetan Hebron eta Palestinako errealitatearen gordina.