Carmen Cariño nekazari eta feministaren biraren kronika
Carmen Cariño mexikar nekazari eta feminista Euskal Herrian izan dugu hitzaldi ziklo batean parte hartzen.
Carmenen aizpa 2010eko apirilaren 27an eraila izan zen Mexikoko Oaxaca-ko Estatuan giza karabana batean parte hartzen ari zela. Paramilitarrek San Juan Copala-ko Herri Autonomoa sitiatua zuten eta bertako egoera ikuskatu eta ezinbesteko beharrak asetzeko helburuarekin burutu zen karabana hau, bertan Mexikoko eta atzerriko giza eskubideen ikuskariak, kazetari independienteak eta ekintzaile desberdinek parte hartu zuten.
Carmenen ahizpa Bety Cariño karabanaren buru zijoan eta Herri Autonomora iristear zeudela paramilitarrek tirokatu eta erail egin zuten Jyri Jaakkola giza ikuskari finlandiarrarekin batera.
Kontextu honetan Mexikora joan zen Askapenako brigadak gertutik bizi izan zituen gertakari hauek. Alde batetik brigada prestatzen ari zirela albiste hau Europan entzuten delako eta bestetik behin Mexikon egonda Carmen ezagutu eta bere aizparen borroka eta aldarrikapenak ezagutzen dituztelako. Esan daiteke horrela sortzen dela lotura eta brigadek suposatzen duten hartu eman internazionalista kasu honetan bere osotasunean ematen da, ez soilik Mexikon egon zenean brigada bertako borrokak ezagutu eta Euskal Herriari buruz hitz egiteko aukera izan zutelako, baita ere oraingoan Carmen etortzeko aukera izan duelako, hitzaldi zikloa burutu eta bertan, Euskal Herrian, hainbat bileretan parte hartu izan duelako Euskal Herrian zertan garen ezagutu ahal izateko.
Hitzaldiak Elizondo (35 lagun), Ordizia (25), Plentzia (25), Galdakao (15), Iruñea (15), Lizarra (40) eta Urretxu (20) izan dira. Hitzaldiak Bety-ren kasua salatzea zuten helburu, izan ere bere kasua baina baita Herri Autonomo barruan eman diren beste erailketa batzuk ikertu gabe eta inpunitate osoan mantentzen dira. Salaketa nagusi baina baita aukera paregabea izan dugu Mexikoko egungo egoera ezagutzeko. Jatorrizko Herriei buruz hitz egiten egon gara, San Juan Copala-ko Triki indigenak Herri horietako batzuk dira, baina Mexikon orohar 60 Jatorrizko Herri baino gehiago daude.
Aukera paregabea izan dugu ulertzeko 94an Mexikoko Estatuak sinatu zuen T.L.C. ( Tratado de Libre Comercio) zer suposatu zuen Jatorrizko Herrientzat. Zapatistek hau oinarritzat hartu zuten 94ko urtarrilaren batean beraien altxamendu armatua egiteko, izan ere tratatu horrek multinazionalen etorrera ekarri zuen Mexikora, hala nola, hazi transgenikoaren sarrera Herrialdean eta horrek suposatu zuena adibidez artoaren kontuarekin, hartoa elikadura danean, baita ohitura eta errito askoren ardatza. Hazi transgenikoak hazirik ematen ez zuen artoa ekarri zuen, Herri batzuentzat onartezina eta guztiz baldintzagarria. Indarkeria eta narkoen garapenari buruz jakiteko aukera izan dugu, baita Atenkoko gertakariak edota tratatuak ekarritako transnazionalek inposatu dituzten makroproiektuen inguruan, beti ere Jatorrizko Herriek beraienak dituzte baliabide naturalak lapurtzeko egindako sarraski guztiak. Oso aberatsa eta aukera paregabea izan da Carmen hemen edukitzea.
Bestalde Carmenen egonaldia baliatu dugu Euskal Herrian zertan ari garen erakusteko, modu batean, mini brigada bat egin dugu, lan internazionalista hori osatuz. Carmen Euskal Herrira iritsi zenean Gipuzkoako Diputazioak parte hartzeari buruz antolatutako Herritarrekin topaketak ihardunaldietan parte hartu genuen Marta Harnecker-en hitzaldira joanez. Info7 eta Hala Bedi irratietan elkarrizketak eman ditu, Villabonako Remi-ren senitartekoekin eta beste errepresaliatu batzuekin testigantzak trukatu genituen, Donostiako Mundumob ekimenean parte hartu genuen hondakinekin zentzuz jokatzearen baitan, Eguzki talde ekologistarekin bilera izan genuen mugimendu ekologistaren nondik norakoak ezagutzeko, Miarritzeko errefuxatuen ekimenean egon ginen baita Mugarik Gabeko kideekin. Elizondoko Herri lurren eta nekazal garapenean egiten ari diren lana ezagutu ahal izan dugu, Amaiurreko gertakarien berri izan dugu, baita errepresioak utzitako bi atxilotuak hegoaldean eta berriki beste bi kideak iparraldean errefuxatuen ekitaldiaren baitan. Donostiako errausgailuaren aurkako manifestazioan parte hartu genuen, baita Gipuzkoako Batzar Nagusietan bilateral bat izan genuen. Hori izan da Carmenek eraman duena. Eskerrak eman behar dizkiogu Askapenari hitzaldi zikloa antolatzeagatik eta baita ibili garen Gaztetxe guztietan ateak irekitzeagatik, bertako esperientziak azaltzeagatik, irrati libreen esperientziak azaltzeagatik, daukazuen onena emateagatik.
¡ Bety vive! ¡ La lucha sigue! Y ¡ Bety vive vive, la lucha sigue sigue!